Hemen da berriz ere Euskal Herriko Mus txapelketa

Euskal Herrian mahai-joko ezagunenetakoa izaki 17. urtea da bere inguruko txapelketa antolatzen dela. Milaka lagun batzen dituen txapelketa honek amaiera izanen du Martxoaren 24an Billabonan ospatuko den finalarekin. Bertara iristeko muslariek zonaldeko eta herrialdeko faseak garaitu beharko dituzte. Gurean Itzallen eta Agoitzen izanen dira sailkatze probak baita Auñamendi zonaldean ere, Garraldan , Aurizberrin eta Ariben. Zonaldean txapelketa koordinatzen dabilen Mitxel Irigarai izan dugu hura aurkezten. 

Herrialdeko finala martxoaren 7an Algaran eta Arranon Iruñean izanen da.

Informazio gehiago : Euskal Herriko Mus Txapelketa

  

Mitxel Irigarai Irati Irratian

Iruzkindu