Larunbatean arratsaldeko 19:00tan izanen da hitzordua Agoitzeko Kultur etxean izanen da. Vasconum eleberriaren ostean bigarren proiektua da “Aguila Negra” eleberria eta Antso VIIa erregea du protagonista. Eleberrian kokapen historikoak eta gertaera historikoek pisu handia dute, pertsonaia beraren ertzak ezagutzera eramanen gaituelarik.
Aurkezpena dela eta gaur Iñaki Zugarrondorekin izan gara eleberria eta idaztera bultzatzen duena ezagutzen. Berak gure historiaz jabetzera gonbidatu gaitu, garen hori ederki asko azaltzen baitu.
Iñaki Zugarrondo Irati Irratian
