Ezin da gehiago luzatu lemapean preso, iheslari eta deportatuen afera konpontzeko deia

Berriz ere Sare Herritarrak deialdia egin du Euskal Preso, iheslari eta deportatuei ezartzen zaizkien neurri bereziekin amaitzeko eta horretarako euskal gizarteari deia luzatu dio bihar Bilbon Ezin Da Gehiago Luzatu lemapean burutuko den mobilizazioan parte-hartzera. Gaur egun 105 preso daude kolektiboan beste 17 kolektibotik kanpo eta guztiek ez-ohiko legedia ezarrita dute, nahiz eta zenbaitek jada gradu progresioak izan dituzten. Neurri ez ohiko horiekin amaitzeko mobilizazioa izanen da eta hau dela eta Sare Herritarreko kidea den Mikel Mundiñano izan dugu gaur gurean. Berak animatu gaitu benetazko konponbide baten bidean mobilizatzen jarraitzeko.

 

Mikel Mundiñano Irati Irratian

#EzinDaGehiagoLuzatu spota

Iruzkindu