Presoen etxeratze bidea hauspotzeko kalejira eginen du Sare Herritarrak bihar Iruñean

10 urte bete berri dituen Sare Herritarrak bere udako kanpainari hasiera emanen dio Iruñean antolatutako kalejirarekin. Preso, deportatu eta iheslaririk gabeko eta elkarbizitzan oinarritutako gizarte bat helburu deialdia luzatu dute uztailaren 4ean arratsaldeko 19:30tan kalejiran parte-hartzeari. Urrunketa politika amaituta ere oraindik badiraute salbuespen neurriak euskal preso politikoengan eta hortan jarri nahi dute arreta. Honen inguruan […]

Inoiz baino gehiago…Hatortxu Rock

Abenduaren 26an izanen da Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 24. edizioa. Aurten osasun krisiak gauza guztiak aldarazi ditu baita Hatortxu ere. Oraingoan jaialdia ez da toki batean izanen, baizik eta streaming bidez jarraitu ahalko dugun ikuskizuna izanen da. Preso , iheslari eta deportatuen egoera hobetu ez eta zaildu denean inoiz baino gehiago dauka garrantzia Hatortxu Rockek. […]