Formatu txikian estreinatuko da aurten Gartxot Eguna

Iaz aipatu zuten moduan aurten Gartxot Eguna bertsio txikian eginen dute Itzaltzu eta Otsagabia artean. Goizean Itzaltzun ohitura den Elkorretara martxa eginen dute Gartxot Itzaltzuko Bardoa akatu zuten tokira eta horren ostean Itzaltzuko plazan bazkari autogestionatua eta bermuta eginen dituzte. Arratsaldean poteo musikatua eta kontzertuak zain izanen dituzte Otsagabian, Malakias izanen delarik Gartxot Eguna itxiko duen taldea.

Honen inguruan solasean aritu gara Gartxot Ekimeneko kidea den Maite Aranburu Agirre lagunarekin, berak luzatu digu bertaratzeko gonbidapena.

 

Maite Aranburu Agirre Irati Irratian

Iruzkindu