Asier Anduezak gidatutako eta Ane Gabareinek antzeztutako “Cantando Bajo Las Balas” antzezlana estreinatuko da larunbatean Agoitzen. Millan de Astrayren figura oinarri hartuta umorezko antzezlana bat ondu dute, zeina azken ukituak eta eszenografia Agoitzeko Kultur etxean amaitu duten. Agoitzeko herriarekiko esker onez, estreinaldia doan eskainiko dute eta hori larunbatean izanen da, arratsaldeko 18.00etan.
Estreinaldia aitzakitzat hartuta Asier Andueza zuzendariarekin izan gara antzezlanaren inguruan sakontzen.
Asier Andueza Irati Irratian
