Mastinen inguruko jardunaldia izanen da ostiralean Gidari Eskolan

Abeltzainei zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu Erronkariko Gidari Eskolak. Formakuntza honetan Mastin txakurren manejuaz arituko dira zenbait aditu eta esperientziadun lagunekin. Artzain Eskola honek apurka apurka dabil  bere garapena egiten, datorren ikasturtean aurreikusten delarik lehen promozioa bertan izena eman dezakeela. Horren esperoan geratu ordez, lehen sektoreari begirako formakuntza saioak antolatzen aritu dira aurten eta horren adibide dira ostiraleko jardunaldi hauek. Gidari eskolaz eta jardunaldietaz solastu gara bertako sustatzailea den Eneko Egigurenekin.

 

Eneko Egiguren Irati Irratian

Iruzkindu