Basozainek euren lan baldintzen eta zerbitzuaren alde borrokan darraite

Nafarroako Basozainak euren lan baldintzen eta zerbitzu beraren alde borrokan daude. Urriaren 15ean langileen %90ek bat egin zuen deitutako greba deialdiarekin. Borroka honek hiru aldarri nagusi ditu, kontziliazioa ahalbidetzeko malgutasuna, soldaten igoera eta langile gehiagoren kontratazioa. Urte batzuetatik hona euren lan kargak ugaritu egin dira, aldiz euren soldatak edota plantillak ez dira modu berean handitu, […]

Azokoop mikrokooperatiba denda baino egunerokoan bidelagun

Xabier Bados eta Rita Perandres abiatutako ekintzailetza dugu Azokoop. Gehien zabaldu den zerbitzua Urdirotzen duten denda bada ere beste zerbitzu zenbait eskaintzen dituzte. Eskaintzatan basolan txikiak egiteko aukerak baita horretarako makinariaren mailegatzea ( bazkideak direnei), musikoterapia eta musikan hastapen ikastaroak eta kopisteria zerbitzua.  Horrekin aski ez eta beti dabiltza beste proiektuak laguntzeko prest. Horrek eraman […]

Igandean izanen da Garazi eta Aezkoa arteko bazka hitzarmena sinatzeko ekitaldia

Udarekin batera heltzen da bortuetan abereak askatzeko ordua eta aurten ere hala izanen da. Muga aldeko soroetan ohikoa da bailara desberdinen arteko akordioen sinatzea eta hala egin ohi dute Garazi eta Aezkoa bailarek, urtero bazka hitzarmena sinatuz. Zita igande honetan izanen da, akordio honek baimentzen du bai aetzek eta baita garaztarrek ere bortuetan euren abereak […]

Bidaide Mendi Gidak eman ditu lehen pausuak

Ostiral arratsaldean eman zituen ofizialki Bidaide proiektuak bere lehen pausuak. Maider Otegi Iriartek gidatzen duen lan proiektu berria dugu Bidaide, zeina mendia eta natura irisgarria egitea du helburu, baina baita mendi eta naturarekiko zaletasun hori ahalik eta jende gehiagora barreiatzea ere. Hainbat denboraz formakuntzan ibili ondoren eta Josu Vazquez gidarekin praktikak egin ostean iritsi zaio […]

Gaur irekiko ditu ateak Aribeko Artisau Azokak

Zonaldeko hainbat artisauek eraikitako proiektua da Garei Kolektiboa. Iaz Aribeko garean artisau azoka bat ezarri zuten 6k. Orain 8 artisauek irekiko dute artisau azoka hau asteazkenetik igandera astero irekia izanen dena. Bertan topatuko ditugu lanparak, laminak, bitxiak, argazkiak, musika, zurezko erremintak, eskumuturrekoak, txakurrendako lepokoak eta tote-bagak. Bertan izanen ditugu Izura, Maite, Cris, Kattalin, Adan, Itziar, […]

Info Irati Amaia Bizkairen ekintzailetza saritua izan da Ekintzailetza hoberenen sariketan

Urte batzuk daramazki Amaia Bizkai teknologia berrien zerbitzua irekia duela. Norbanako zein entitateei erreminta teknologikoak, sareak, … ezartzeko eta bide honetan laguntzeko sortutako proiektua da Info Irati. Kokalekua Garraldan duen arren handik eta hemendik aritu da sareak edota lanak egiten. Lan handia egiten dabil, ohiko lanean ez ezik sareetan ere bere erralidadea agerrarazten, ekintzailetza zer […]

Tokiko produktuak sustatu eta salmenta zirkuitu laburren aldeko kanpaina martxan

INTIAk Nafar Gobernuaren aginduz abian jarri du Local Tokikoa kanpaina. Kanpaina honekin bertako produktuak tokian toki ekoitzi eta saldu daitezela bultzatu nahi du, salmenta katean bitartekaririk egon ez daitetzen. Bi ardatz ditu ekimen berri honek, ekoizleak zeinak bertako produkzioa aurrera eramaten duten eta inguruarekin harreman estua duten, euren konpromisoa berresten dutenak eta bigarrena saltokiena zeinak konpromisoa […]

Ekonomia sozial eta solidarioa ezagutarazi eta garatzeko Esskabi proiektua

Tokian tokiko ekonomia sustatzeko proiektuak sustatzen dabiltzan REAS ekonomia sozialaren sarea eta Biarritzeko Kabia poloak ESSKabi proiektua jarri dute martxan. Ekonomia Soziala ezagutarazi, ildo honetan kokatzen diren proiektuen mapeoa eta ekintzailetza mota honetan aurrerapausuak ematea dira mugaz gaindiko proiektu honen helburuak. Martxoaren 25ean abiatu zen eta bi urtez izanen dira garatzen. Honen inguruan aritu gara […]

Garei Kolektiboak apirilaren 2tik 6ra irekiko du Ariben Artisau Azoka

Abuztuan ireki zuten Aribeko Garea artisau azoka moduan zonaldeko 5 artisauk. Lan handia egin ondoren eta esperientziak utzitako zapore gozoak ekarri dute proiektuaren jarraipena. 5 horietatik batek utzi duen arren 3 artisau berrik hartuko dute parte proiektu honetan. Hau guztia komentatu digu Garei Kolektiboko kidea eta Herbaria proiektuko Kattalin Barber Gutierrezek. Berak animatu gaitu bertatik […]

Soldata minimo duin eta propio baten alde grebara!

Euskal gehiengo sindikalak gutxieneko soldata propio eta duin baten aldeko aldarria zenbait bidetik eraman du aurrera. Esparru desberdinetan, negoziazio kolektiboan eta Nafar zein EAEko gobernuei aurkeztutako ekinalditan plazaratu dute eta bide guzti horietan ateak itxita topatu dituzte. Sindikatuen arabera, Nafarroan 1500 euroko gutxieneko soldata litzateke duinki bizitzeko aukera ematen duen kopurua eta hori bera borrokatzeko […]