Agoiztarrek bazuten hitzordua bigantxak antolatzearen inguruko herri-galdeketari. Deialdi honi 868 herritarrek erantzun zioten, horiek baitira gerturatu edota telematikoki euren iritzia eman zutenak. Astean zehar aldekoen eta kontrakoen kanpainak ere nabariak izan dira, betiere errespetuz eta azkenean 18 bozkaren aldea izan da bi aukeren artean. Bigantxak antolatzearen alde %51k egin du %49ak kontra. Orain udalari dagokio honi bide ematea.
Gaur Joseba Alcalde zinegotzia izan dugu herri galdeketaren nondik norakoak azaltzen.
Joseba Alcalde Irati Irratian
