Maddalen erregin erregentearen omenezko eskultura batek irabazi du Gendulain San Roman Bake leku sariketa

Josune Etxarte Buezo agoiztarra izanen da eskultura honen egilea, zeina Maddalen izenburua izanen duen. Agramondarren eta Beaumondarren arteko bakea bertan sinatu zen eta horrek eman zion Agoitzeri bere bi ezpatadun armarria. Bertan egindako arkeologia lanek pixkanaka iraganaren irakurketa eman dute eta honekin batera abiatu zuten eskultura sariketa bat.

Hainbat lan aurkeztu ziren eta horietatik bakarra izan da garaile, Josunek ondutako Maddalen eskulturaren proiektua. Bozkatzaileen %75ak eman dio babesa bere lanari eta hemendik hilabete batzuetara beren lana bertan kokatzeko aukera izanen du.

Hau dela eta tartetxo bat hartu dugu Josunerekin egoteko, beregandik eskulturaren nondik norakoak jaso genezan.

 

Josune Etxarte Buezo Irati Irratian

Iruzkindu