Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak izanen dira aurten Erron ospatuko den Bertso-afariaren protagonistak. Pirinioko Bertso Eskolak antolatutako ekimena jendeari bertsolaritza gerturatzea du helburu eta bide batez euren jarduna kalera atera ere. 4 urte daramazkite Bertso afaria antolatzen eta errotze handiko ekimena bilakatu da, zeinetan 60 bat bertsozale batu izan diren urtero bertsoetaz eta une goxoetaz disfrutatzeko.
Gaur egun Pirinioko Bertso Eskolak 4 lagunek osatzen dute eta euren jardunean jarraitzeko Errotxapeako Bertso eskolarekin batu behar izan dira. Erron eta Errotxapean batzen dira eta tarteka ariketa zenbait egin izan ohi dituzte. Pirinioko bertso eskola beti izan da ekimen desberdinetan parte-hartzen ere, Orreagako Gatazkaren urteurrenean, Mikel Zabalzaren omenaldian, bailara desberdinetako egunetan,…
Gaur bertso afariaren aitzakia dela medio Pirinioko Bertso Eskolako kidea den Fernando Ziganda Urdanpilleta lagunarekin izan gara guzti hau errepasatzen.
Txartela gutxi batzuk daude salgai oraindik 626901857 zenbakian
Fernando Ziganda Urdanpilleta Irati Irratian
