Palestinaren egoeraren aurrean mobilizazioa deitu du Yala Nafarroak larunbaterako

Bi urte baino gehiago daramate Palestinan Israelen muturreko genozidioa pairatzen eta honek munduan zehar elkartasun uholde bat sortarazi izan du. Horren adibide dira tokian toki antolatutako ekimenak baita BDS mugimenduaren deialdiak ere. Mugimendu horietako bat dugu Yala Nafarroa ekinbidea zeina Palestinar herriari elkartasuna adierazteko sortutakoa den. Mobilizazio eta ekinaldi desberdinak eragin dituzte baita herrietan mozioak ere, zeinak 80 udalerritan onartuak izan dira. 

Deialdi guzti hauetan nafar gizartearen erantzuna erasoaren tamainakoa izan da, argi erakutsiz Palestina ez dagoela bakarrik. Ekinaldi honetan eta isiltze testuinguru batean Yala Nafarroak berriz ere mobilizatzeko deia luzatu du larunbata honetarako “No olvidamos a Palestina! aski da inpunitatez! aski da konplizitatez!” lemapean.

Hau guztiaz solastu gara gaur Yala Nafarroako kidea den Isabel Egigurenekin. Berak gonbidatu gaitu jarrai dezagun haiekiko elkartasuna adierazten.

 

Isabel Egiguren Irati Irratian

Iruzkindu