Tokiko produktu, ekoizle eta sukaldaritza nabarmendu eta balorean jartzeko proiektua den Dastatu Pirinioak pasa den ostiralean amaitu zuen bere lehen edizioa. 11 sukaldari eta 13 ekoizle hartu dute parte Pirinioa zeharkatu duen egitasmo honen barnean egindako 4 esperientziatan. Azaroaren erdialdean hasi eta pasa den ostiralean amaitu egin zen lehen edizio honetako jarduna. Osotara 200 bat lagun hartu dute parte esperientzia hauetan, zeinak Artziko Jauregia, Larra Belaguako El Ferial, Garaioako Ibarraetxea taberna eta Espartzako Murkuzuria kanpina izan duten kokaleku. Azken honetan 13 minututan agortu ziren bertaratzeko sarrerak.
Honen koordinatzaile izan dugu Gestion Ambiental Irati, zeina erruz egin behar izan duen lan proiektu hau aurrera atera eta zonaldera egokitzeko. Helburuak lortuta orain patxada hartu, hausnartu eta etorkizunari begiratzea izanen da gakoa, hala adierazi digu gaurko elkarrizketan koordinatzaile lanetan ibilitako Rakel Zokok. Bigarren edizioa egongo ote den galdetuta erantzun irekia eman du baldintza desberdinek aukera hori zabal baitezakete.
Rakel Zoko Irati Irratian
Azken esperientziaren bideoa: