Bake eta bizikidetza arloko zuzendari nagusia den Martin Zabalzak 16/2019 foru legearen inguruko zehaztapenak eman zituen Nafarroako Parlamentuan. Bertan Estatuko, indarkeri polizialeko edota eskuin muturreko biktimen inguruko ikerketa zelan joan den zabaldu zuen. Nabarmendu zuen eskaera gehiago iritsi direla aurreko urtearekin alderatuta horrek batzordearengan dagoen konfidantza gailentzen ari denaren seinale da.
Agerraldi honen inguruan Egiari Zor Fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak prentsa gosaria antolatu zuten euren balorazioa zabaltzeko. Bertan emandako datuak hauek dira:
– 238 eskaera jaso dira, horietatik 184 torturatuak izan zirenak
– 114 eskaera aitortu dituzte, horietatik 81 torturatuak izan direnak
– IVACen arabera 919 pertsona dira tortura jasandakoak Nafarroan.
Bertan azaldu ziren zenbait kasu tramitean daudela eta beste batzuk geldirik daudela hainbat arrazoi direla medio. Gosarian azaldu zuten modura Nafarroako Gobernuari ausardian eskatzen diote batzordearen lana publizitatu eta jendeari hurreratzera animatzea ere bere lana delakoan. Egiari Zorrek eta Nafarroako Torturatuen Sareak tortura jasan dutenei gonbitea luzatu diete legeari geratzen zaion urte t´erdi honetan bere kasuak aurkez ditzaten, horrek emanen baitu gertatutakoaren argazkirik zabalena.
Liburuxkak salgai dira jada eta aurkezpenetan ere izan dituzte salgai.
Mikel Soto Nolaskoren adierazpenak Irati Irratian