Manuel De Ynchausti ardatz duen liburua aurkeztuko da ostiralean Iruñean

Gerraostekoetan izandako zenbait lagun ezezagun bezain esainguratsuk beharko lukete ostirala honetan aurkeztuko den lan baten beharra. Hori litzateke Manuel De Ynchausti filipinar eta estatu batuar nortasuna zuen euskal herritarra, zeina Jatsu herrian gerratik ihes egindako haurrak artatzeko kolonia bat zabaldu zuen. Hor ere garrantzitsua izan zen bere emaztea Ana Belen Larrauri. Berarekin batera lanean aritu zen Lurdes Euzko Aur-etxea kudeatzen Jatsuko herrian, zeinetan 34 haur izan ziren bertan artatuak. 
De Ynchaustik berak bere poltsikotik jartzen zuen dirua haurrei ezer falta ez ziezaien eta etorkizun bat eman zien. Garai ilun horietan esperantzarako suak baziren eta horietako bat bera izan zen, apala bezain eskuzabal jokatuta.
Liburua bere senideen bultzadaz eraman da aurrera eta Jon Urutxurtuk idatzi egin du. Ikerketa lana asko lagundu du Manuelek oso ongi eta argi kontrolatu eta idazten baitzituen haur etxearen nondik norakoak.

Hau aitzakitzat harturik idazlearekin egoteko parada bat izan dugu eta ratu eder bat pasa figura hau apur bat gehiago ezagutzen.

Liburuaren aurkezpena eginen dute ostirala honetan Iruñeko Kondestablen.

 

Jon Urutxurtu Irati Irratian

Rio Irati y sus gentes abestiko bideoa:

Iruzkindu