Hemen dugu berriz ere Kuadriketa saio berri bat. Gure eremuan eginen den 3 saioa izanen da Larraingoa eta Agoitzen izan eta gero. Kuadriketa komunitatea sortzeko eta indartzeko froga sorta bat da zeinetan olinpiada ez lehiakor baten antzera azaltzen zaigun. Tokian toki arrakasta eta giro ona ziurtatzen dute eta hala ikusi ahal izan dugu aurretik izandako saioetan. Larunbata honetan Jaurrietan izanen da Kuadriketa eta aitzaki hau hartuta Kuadriketaren antolaketan dabilen Leire Iriarterekin egotera joan gara. Oraindik bada parte-hartzeko aukera beraz animatu zaitezte.
Informazio gehiago : Kuadriketaren webgunean
Leire Iriarte Irati Irratian

Agoitzen izandako Kuadriketa saioaren laburpen bideoa: