Pirinioetako Erromatar Galtzadaz hausnartzeko prozesua abiatuko dute bihar

Bihar hasiko da Pirinioetako Erromatar Galtzadaren inguruko hausnarketa prozesua. Focus Group delako dinamika bat izanen da Nagoren lehen pausu moduan eta bertan etorkizunean zer nolako erlazioa eta hustiapena nahi den hausnartu eginen dute bertako biztanleek. 

Erromatar galtzada Pirinioak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen ditu eta ondare haundiak dituzte euren inguruan, turismoaren erakargarri izan daitezkeenak. Erakartze prozesu hori antolatzeko batu eginen dira eta elkarrekin marraztu eginen dituzte zer nolako galtzada nahi den. 

Prozesuaz mintzatzen izan dugu prozesu parte-hartzailearen arduraduna den Ana Lopez Trujillo eta berak eman dizkigu honen nondik norakoak, baita parte-hartzera animatu ere.

 

 

Informazio gehiago eta izen ematea : Erromatar Galtzada Hausnartzen

 

Ana Lopez Trujillo Irati Irratian

Iruzkindu