Palestinak bizi duen egoerak okerrera egin du, Israelek bere baitan jarraitzen baitu Gaza eta Zisjordania erasotzen, azkenaldian Libano ere. Bertan, erailketak eguneroko ogia izaten darraite eta gaur egun hedabideetan agertzeari utzi badiote ere, Israelek bertan giza-eskubideak urratzen darrai. Testuinguru honetan hainbat hitzordu antolatu dira Palestinako Lurraren Egunaren baitan Nafarroako zenbait txokotan. Gurean, Artziko jauregian “Resistance Climbing” filmaren proiekzioa eta solasaldia eta Agoitzen ekitaldia Oroimenaren parkean.
Honen inguruan solasteko eta Palestinak zer nolako egoeran dagoen ezagutzeko Lidon Soriano izan dugu gaur gurean. Berak ederki asko azaldu digu zein den egoera eta gonbidatu gaitu gobernuak presionatzen jarrai ditzagun.
Lidon Soriano Irati Irratian

