Udal plan estrategikoa eratzeko parte-hartze prozesua abiatu dute Artzibarko udalak eta bizilagun talde batek

Artzibar Pirinioan/Aurrepirinioan kokatuta dagoen ibarra bat da. 262 lagunek osatzen dute bere populazioa 18 kontzeju/udaletan banatuta. Azken 20 urteetan poblazioa mantetzea lortu duten arren, egoera irauli nahiean udal plan estrategiko bat martxan jarri nahi dute. Honetarako bertako bizilagunen parte-hartze eta laguntza baliatuz eramanen dute aurrera. Parte-hartze prozesu honetan udalak eta hainbat bizilagunek talde eragilea sortu […]

Egun On, Auñamendi! Prozesu parte-hartzailea Artzibarren eta 30 urte 30 taupada

Gaurko saioa Artzibarren hasi dugu, bertan udal plan estrategikoa eraikitzeko prozesu parte-hartzaile bat jarri dute abian. Prozesu horren gidaritza daraman lan taldeko Kattalin Barberrekin izan gara solasean. Ondoren, Garraldara gerturatu gara Gonzalo Santomárekin egotera, 30 urte betetzen baititu argazkilari profesionala bezala eta erakusketa bat antolatu du hori ospatzeko. Izenburua: Abuztuaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Artziko indusketa lanetara bisita, Oihane Mendizabalen eskutik

Zalduako parajean amaitu ostean hegoaldera jo dute Aranzadi zientzia elkarteko lagunek. Bertan Artzin, hiru urtetik hona egiten ari dituzten indusketa lanekin jarraitu dute. Indusketa lan hauen inguruan eta antolatu diren bisita gidatuei buruz Oihane Mendizabalekin solastu gara. Bi talde egin dituzte larunbata honetarako, 11etan euskarazko taldea eta 12:30tan gaztelerazkoa. Apuntatzeko deitu 617108633 telefonora ostirala baino […]

Egun On, Auñamendi! Beste normaltasun bat eta Artziko indusketa lanak

Ostegunetan kolaborazioak izaten ohi ditugu eta horietariko bat Xanti Begiristain Madotz laguna da. Gaurkoan berak euskaratutako Beste Normaltasun bat testua ekarri digu. Ondoren, Artzira jo dugu, bertako indusketa lanetatik Aranzadi zientzia elkarteko kidea den Oihane Mendizabal azken aurkikuntzen inguruan elekatu zaigularik. Izenburua: Abuztuaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi!
Zalduako indusketan aurkitutakoak Aranzadi elkarteko Oihane Mendizabalekin

Aranzadi zientzia elkarteko Oihane Mendizabal Irati irratian aritu da Auritzen den Zaldua eremuan azken urteotan egindako indusketan aurkitutakoen berri ematen. Elkarrizketa interesgarria izan da, eta historia ezagutzeko pasarteak kontatu dizkigu. 2020ko udan Auritz eta Aurizberri arteko eremuan egingo den auzolandegira gonbidatu ditu Pirinioko herritarrak Oihane Mendizabalek. Oihane Mendizabal (Aranzadi) arkeologa Irati irratian

“Bazirudien Nafarroako historia idatzita zegoela, baina arkeologiak aldatu egingo du uste hori”

Oihane Mendizabal Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoaren adierazpenak dira, Irati irratian egin dituenak. Irailaren 28an Artzibarren egingo duten arkeologia tailerrari buruz hizketan hasi eta arkeologian apur bat sakondu eta Nafarroako eta Euskal Herriko historiari egiten ari diren ekarpenaz mintzatu da Oihane. Aranzadi elkarteko Oihane Mendizabal entzun nahi baduzu.