Karekin Kulturak , Haiak Creativas Audiovisualesek eta Agoizko Udalak elkarlanean eraikitako Kapsula proiektuak mugarria izan zuen pasa den martxoaren 18an. Berdintasun mezuak jasota eta tarte batez erakusketa dinamiko batean jarririk Kapsula barrura sartu eta itxiera ekitaldia egin zuten. Orain balorazioa egiteko parada heldu da eta horretarako izan dugu Kati Leatxe gurean.
Katik adierazi digun moduan proeiktua baloratzeko orduan oso balorazio positiboa egiten da, batez ere berdintasuna eta proiektua bera agoiztarren solasaldietan eta hausnarketetan izan baita presente. Honetaz aparte osotara 110 mezu jaso direla adierazi digu zeina 2046. urteko Agoitzera bidaiatuko diren eta urte hortan argia ikusiko duten ikusteko zer nolako garapena izan duten. Proiektu bikaina amaiera ezin hobea eduki zuena Agoizko Pentsiodunen eta Alargunen antzezlanarekin eta Metamorfosi taldearen parte-hartzearekin baita Idoia Donazarren abestiarekin. Isabel Mellenek itxiera eman zion ekitaldiari mezuek eta proiektuak utzitako ondorioak azalduz.
Kati Leatxe Irati Irratian