Gaur arratsaldean Artelke elkartearen aurkezpena izanen da Agoitzen. Sarrera gutxi batzuk geratzen dira, Agoitzen afizio handia baitago antzerkiaren inguruan. Horren adibide da 70 lagun inguru daudela antzerki taldeetan ekarpena egiten eta horietan guztietan zuzendari dugu Ainara Blasco. Efizientziaren ikuspegitik taldeen bateratze bat eskatzen zuelakoan sortu dute Artelke zeina 10 bazkide dituen sortze prozesu honetan. Gaur igoko dira taula gainera baina ziur beste sorpresa batzuk ekarriko dizkigutela etorkizunean.
Hau aprobetxatuz Ainara Blascorekin egoteko parada hartu dugu eta berak argiago azaldu digu elkartearen nondik norakoak.
Ainara Blasco Irati Irratian
