Ingurugiro artzaintza sustatzeko Pastorali proiektua jarri dute abian

Ingurugiroari atxikitutako abeltzaintza sustatzeko eta garatzeko asmoz sortu da Pastorali. Compas proiektutik eratorritako lan ildoa da, hainbat lan utzi baitziren egin gabe eta aurreko proiektua amaitu baino lehen Pastorali jarri zuten mahai-gainean . Poctefa diru-laguntzen menpe dagoen proiektu honek lau ardatz ditu: Zientifikoa (animalien jarrera aldaketa klimatikoan), Teknologikoa (abeltzaintzan garapen teknologikoen testatzea), Ekonomikoa (jasangarritasunaren araberako finantziazioa) eta soziala (abeltzainen eta proiektuen arteko sarea ehuntzea). Hau guztia 3 urtetan garatzeko apostua dute eta honetan dabil besteak beste Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP). Honen inguruan solasean izan dugu NUPeko irakasle eta proiektuaren koordinatzailea den Rosa Maria Canals Tresserras. Berak maisuki azaldu digu zertan datzan proiektua.

PASTORALI Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko lankidetza esparru batean garatzen da, eta zortzi erakunde bazkide biltzen ditu. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) izanen da taldeko burua. Honako hauek ere izanen dira taldeko kideak: Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK), Zientzia Ikerketarako Kontseilu Gorenaren Ekologiako Pirinioetako Institutua (IPE-CSIC), Association des Chambres d ‘Agriculture des Pyrénées (ACAP), Chambre d’ Agriculture des Pyrénées-Atlantiques (CA64), Pirinioetako Lan Komunitatearen Partzuergoa (CTP), Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren bidez (OPCC), Kataluniako Baso Jabeen Zentroa (CPF) eta Chambre d ‘Agriculture des Pyrénées-Orientales (CDA66). Honako hauek entitate elkartu modura parte hartzen dute: Andorra Recerca i Innovació eta ANA – Conservatoire d’espaces naturels Ariège.

 

 

 

Rosa Maria Canals Tresserras Irati Irratian

Iruzkindu