Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Andres Bidartek ganaduaren konstituzioaz hitzegin digu baita animali pulsatillen inguruan. Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Ahoztar Zelaieta kazetariak Panamako paperetan agertu diren euskaldunen inguruan aritu zaigu ere. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abenduaren 19ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full […]

Indarkeriaren biktimak artatzeko taldeen estaldura Nafarroako geografia guztira zabaldu da

Nafarroako Gobernuaren mendeko genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldeek beraien estaldura Nafarroako geografia guztira zabaldu dute, genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko beste bi talde aste honetan abian jarri ondoren. Azken horiek Iruñerriko, Nafarroa iparraldeko eta Tafallako Gizarte Zerbitzuetako barrutiei arreta emango diete, eta Lizarran nahiz Tuteran lehendik dauden barrutiei gehituko zaizkie, 2010etik eta 2012tik funtzionamenduan […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Otsagira jo dugu Mendixut aldizkariko kide den Rita Labiano -rekin hitzegiteko. Gero ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abenduraren 16ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Korrika denda prest Euskaltegian

Garraldako Euskaltegiak badu aurtengo korrikako arropa prest; beraz,opari berezi bat egin eta bide batez euskara sustatu nahi badugu, hurbildu erostera. Bertan, korrika laguntzailea ere egin dezakezu. Korrikak behar gaitu guk euskara behar dugun moduan!!. Ordutegia 9:30etatik 12tara goizetan eta arratsaldetan 18etatik 20:30etara, arratsaldeak bakarrik datorren asteko astearte eta asteazkenean.

Egun on, Auñamendi!

Aitor Agirrezabal-ekin Hatortxu rock jaialdiaren inguruan ibili gara gaurkoan solasean. Ondoren, bi astetan behin dugun kolaborazioa Mari Mar Aosekin Liburutegiko berriak ekarri dizkigu. Baita ere Iparraldera jo dugu Irulegi irratiaren berriak jasotzeko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abenduaren 15eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio […]

Korrika 20aren kanta aurkeztu da

Atzo goizean aurkeztu ziguten edizio honetako kanta.Zirko giroan dator Korrikaren 20. edizioko kantua eta bideoklipa. Uxue Alberdiren hitzak ditu eta musika eta moldaketak Xabier Zabaleranak dira. Euren ahotsarekin parte hartu dute Izarok, Oihana Fernandezek, Jurgi Ekizak, Miren Narbaizak eta Pettik. Jarauta 69 txarangarenak dira metalak eta Oreka TX-k ere parte hartu du. Abestiaren grabazioa, nahasketa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Unaik Karrape irratiko berriak ekarri dizkigu. Iosu Eseberrik aldiz Iratiko Ekoizpenak kooperatiba eta Iratiko Xakiak markaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Amaitzeko, Herri txiki infernu handi programaren zatitxo bat hartu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abenduaren 14ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]