Eskualdeko bizitza soziala eta komunitatearen osasuna, duela 24 urte

1992ko ikerketa bat ekarri digu irratiara Jose Ignacio Ubauk lehenengo bi kolaborazioetan. “Vida social y salud comunitaria. Un estudio de la zona de Auritz-Burguete” lanak biltzen dituen gai nagusiak landu ditugu, egungo egoerarekin alderatu ahal izateko. Urriaren 28an izan genuen lehenengo aldiz: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Gaur amaitu […]

Egun on, Auñamendi!

Auritzeko Gazteriak janari bilketa antolatu du beste urte batez. Aurten gosari eta merenduetarako jana besterik ez da bilduko. Bilketaren xehetasun guztiak kontatu dizkigu Maider Otegik. Auritzeko Osasun Etxeko langileekin kolaboratzen jarraitzen dugu. Laura Valdivieso medikuak esnealdia izan du hizpide. Zientziari tartea egin diogu, eta Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

Hipotekek kaltetutakoen plataforma laguntzeko gosari eta merenduetarako janari bilketa eginen da larunbatean

Auritzeko Gazteriak eta Elkarri Laguntza taldeek janari bilketa antolatu dute beste urte batez. Aurten PAH Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak dituen beharrak direla eta, gosari eta merenduetarako jana besterik ez da bilduko. 16 urtetik beherako 147 haur dira kaltetutakoak. Maider Otegirekin izan gara gaur Egun on, Auñamendi! saioan, eta informazio guztia eman digu: [Audio clip: view full […]

Egun on, Auñamendi!

Urriaren 15ean landa-eremuko emakumeen nazioarteko eguna ospatuko da, hori dela-eta, Cederna Garalur Elkarteak landa-eremuko emakume ekintzaileen eta enpresarien topaketa antolatu du. Oskia Lazkozek esan digu, ostiralean, Zangotzan izanen dela. Andres Bidartek abereek hotzari aurre egiteko gomendioak eman dizkigu. Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Egun on, Auñamendi!

Sorogaineko bestak bihar izanen dira. Aldude eta Erro ibarretako gazteek antolatzen dituzte, Mugak Apurtu asanbladaren bidez, Edu Urtasunek azaldu digu. Igandean, Iparfolk taldeak kontzertu berezia eskainiko du, Agoitzen. ‘Ad Libitum’ diskoa aurkeztuko dute, eta 40 pertsonatik gora igoko dira oholtzara. Alberto Blazkez kidea izan dugu irratian. Amaitzeko, zine estreinaldiak ezagutu ditugu. Eta, nola ez, berriak, […]

Egun on, Auñamendi!

Urriaren hasieran gaude. Horrek esan nahi du hemen dugula Mendixut aldizkariaren zenbaki berria. Rita Labianok kontatu digu zer ekartzen duen aldizkariak. Arkaitz Leonek La Poesía de los Árboles anotologia aurkeztu digu. Huts argitaletxeak editatzen duen bigarren liburua da. Angel Mari Loperenaren bisita jaso dugu gaur. Turismoaren inguruan, promozio moldeak eta markak landu ditugu. Xanti Begiristaini […]

Egun on, Auñamendi!

AEKn izen emateko epea dugu. Hori dela eta, Andoni Arizkuren irakaslea izan dugu gaur irratian. Nafarroako euskal kantu txapelketan izen emateko epea zabalik dago. Ainhoa Hualde antolatzaileak kontatu dizkigu xehetasunak. Irulegi irratiko berriak jasoko ditugu eta Karrape irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren 5eko saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Auritzen aurki hasiko da Auritzeko Gazteriak eta Udalak antolatzen duten VII. pala txapelketa. Izen emateko aukera bada, txapelketaren xehetasun guztiak kontatu dizkigu Maider Otegik. Auritzeko Osasun Etxeko langileekin kolaboratzen hasi gara. Gaur hasi gara. Lourdes Arregi Aribeko medikuak gripea izan du hizpide. Zientziari tartea egin diogu, eta Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, […]