Egun on, Auñamendi!

Gaur arratsaldean Santiago Bidea ezagutzeko eta harekin gozatzeko beste modu bat izanen dugu. Iñigo Muguetak Erdi Aroko Donejakue bidearen berri eman digu. Pirinioetako AEKko Izaskun Zabalzak euskaltegiaren eskaintza zein den kontatu digu. Imanol Ubau Aribeko jaien inguruan aritu zaigu. Ondoren, Xanti Begiristain bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Egun on, Auñamendi!

Ana Zabalegi kultura kudeatzailea izan dugu gurean. Donejakue bidea babesten duten arauak ezgutu ditugu gaurkoan, bidearen beste ikuspegi bat. Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko hezitzaile Amaia Ubauk bullingaren inguruko ikastaro baten berri eman digu. Bihar izango da azken eguna izen emateko. Udari agur esanez, azken aldiz sartu gara denboraren makinean. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Egun on, Auñamendi!

Iribarren Xtrem martxa izanen da larunbatean. 5. edizioaren berri eman digu Arkaitz Karrikak. Gaur arratsaldean Santiago Bidea ezagutzeko eta harekin gozatzeko beste modu bat izanen dugu: arkeologikoa. Carlos Zuzak eskeiniko du, eta aurretik gurekin izan da. Zientzia kontuak entzun ditugu Elhuyarren Quark saioari esker. Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur arratsaldean Santiago Bidea ezagutzeko eta harekin gozatzeko beste modu batzuk ezagutzeko aukera izanen da. Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako hitzaldi zikloarekin jarraituz Clara Fernandez-Ladreda arte gotikoaz mintzatuko da, Auritzen. Goizean Irati irratian egin du. Andres Bidartek eulien inguruan hitz egin digu. Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

Egun on, Auñamendi!

Urruxkide egunaren bezpera izanik Julian Gaiarreren omenez kontzertua izanen da gaur, Jaurrietan. “Julián Gayarre la voz del Paraiso” liburuaren idazle Oscar Salvochek aurkeztuko du, eta harekin mintzatu gara Gaiarreren inguruan. Ahaztuak elkarteko Carlos Otxoarekin ere izan gara. Mola eta Sanjurjoren hobitik ateratzearen inguruan solastu gara. Zine estrenaldien berri ere izan dugu. Eta, nola ez, berriak, […]

Matrikulatzeko epea zabaldu du Pirinioetako AEKk

Euskara ikasteko aukera bada aurten ere Erronkarin, Zaraitzun, Aezkoan, Erroibarren eta Agoitzen. Pirinioetako AEKk matrikula egiteko epea zabaldu du. Euskaltegietan izanen diren taldeetan izen emateaz gain, gainera, 8 pertsonekin norberaren herrian taldea osatzeko aukera ere bada. Izaskun Zabalzak kontatu digu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko EGA, B2, B1, A2 […]

Egun on, Auñamendi!

Agoizko San Miguel eliza beste ikuspuntu batetik ezagutu dugu gaurkoan. Patxi Ripodasek bisita gidatuak eskaintzen ditu, eta arkitektoniki elizak eskaintzen duena azaldu digu. Garraldako jaiak gaur hasi dira, alkatearekin mintzatu gara programa ezagutzeko. Denboraren makinan sartu gara. Ondoren, Idoia Zabalza euskara teknikariaren bisita jaso dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Beñat, Nahia eta Garaziren bisita jaso dugu gaurkoan. Klaseak izan dituzte udan, eta gaur azken egunean irratira etorri dira abestiak eskaintzera. Laura Igantzirekin izan gara, ondoren; Euskal Artzainak Ameriketan festa larunbatean izanen da Izaban. Martin Zelaiak, berriz, “Aldaketaren” Unibertsitatea Nafarroa 2030 Ikusmuga Plan Energetikoa hausnarketa kritikoa, formakuntza eta eztabaida jardunaldia aurkeztu digu. Euskalerria irratia bisitatu […]

Egun on, Auñamendi!

Territories by People proiektua ezagutzeko aukera izan dugu lehenengo elkarrizketan. Eduardo Azconarekin mintzatu gara, eta aipatu digu ostiralean Ariben izanen direla, Aezkoako etxea, 19:00etan. Nafarroako Autismo elkarteak antolatzen duen udako eskola ezagutu dugu. Zientzia kontuak entzun ditugu Elhuyar Fundazioari esker. Aralar irratia bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]