Egun on, Auñamendi!

Nafarroako Pirinioetako ondareari buruz hitz egin dugu gaur. Mendixutek hainbat gehigarri osatuko ditu gure eskualdeko ondarea goraipatzeko eta gordetzeko. Fernando Hualdek zuzenduko du, eta harekin mintzatu gara. Auritzeko alkate Luis de Potestadek asteleheneko azokaren berri eman digu. Xanti Begiristain bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 11ko […]

Egun on, Auñamendi!

Aste hau dugu pertseidak izeneko “izar iheskorrak” ikusteko hoberena. Egunik egokiena ostiralekoa izanen da. Fenomeno honen inguruan Iruñeko Planetarioko Karmele Gomezekin aritu gara. Aurreko asteburuan, hartz arre bat antzeman zutenGarden, urtebete arrastorik gabe izan ostean. Albiste hori eta beste hainbat jaso ditugu gaurkoan. Denboraren makinan ere sartu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

Egun on, Auñamendi!

Datorren abuztuaren 15ean, Jean Pitrau pastorala eginen dute Otsagabian. Mikel Aoizekin izan gara laborari honen eta antzezlanaren inguruan solasean. Irkus Robles margolaria izan dugu hurrengo gonbidatua, erakusketa zabalduko baitu Auritzen. Zientzia kontuak entzun ditugu Elhuyar Fundazioari esker. Aralar irratia bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 9ko […]

Egun on, Auñamendi!

Agoizko jaiak iristear dira, eta eraso matxistei erantzuteko protokoloa prestatu du herriak. Maite Fernandez zinegotziarekin izan gara solasean. Andres Bidartek zaldien kolikoak zaintzeko aholkuak eman dizkigu. Xorroxin eta Euskalerria irratia bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 8ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio […]

Egun on, Auñamendi!

José María Muruzábal del Solar arte historialaria izan dugu gaurkoan gurean. Oroz Betelun gaur irekiko duten Miren Itziar Blaten erakusketaren berri eman digu. Jon Beunzarekin izan gara, ondoren, RAKaren bigarren edizioaz hitz egiten. Ostiralero bezala, gainera, zine estrenaldien berri izan dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 5eko […]

Egun on, Auñamendi!

Patxi Iriartek argitaratu berri duen On Egin! liburua ezagutu dugu gaur. Zaraitzuko emakumeen 94 errezeta biltzen ditu. Artzibarko Udaleko Cristina Larrea zinegotzia izan dugu ondoren, eta harekin Artzibarko Egunaren inguruan aritu gara. Aurizberriko liburutegia bisitatu dugu eta Idoia Zabalza Euskara Teknikariaren bisita jaso dugu estudioan. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Aezkoako Egunerako film laburren lehiaketa antolatu du Euskara Batzordeak

Aezkoako Egunari begira film laburren lehiaketa antolatu du beste urte batez Aezkoako Euskara Batzordeak. Aurten, gainera, sare sozialetara urbildu dute egitasmoa. Filmak Instagram aplikazioaren bitartez partekatu beharko dituzte partehartzaileek #Aezkoakoeguna traola erabilita. Aezkoako Euskara Teknikari Idoia Zabalzak parte hartzeko deia luzatu du irratian: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko