Egun on, Auñamendi!

Aspacek Orreagan duen gaztandegia ezagutu dugu gaurkoan. Aurten egin dituzten berrikuntzak ezagutu ditugu Simon Olondriz arduradunarekin. Auritzeko jaiak bihar hasiko dira, Mikel Gaztelu zinegotziak prestatu dutena kontatu digu. Asteartero bezala, Elhuyar Fundazioak sortzen duen Quark zientzia tartea entzun dugu. Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Ekainaren […]

Auñamendi pilota txapelketako emaitzak

Ekainaren 4an jokatu ziren Ederrena pilotalekuan Auñamendi Pilota Eskolak antolatutako txapelketako finalak. 27. edizioak parte hartze zabala izan du eta Toki ederra (Agoitz), Cantolagua (Sangüesa), Erronkari, Zaraitzu, Esteribar, Mendillorri, Lagunak (Barañain) eta Auñamendi eskoletako 86 pelotarik hartu dute parte (52 mutil eta 32 neska). Honela amaitu ziren pardidak: PALAZ Txikiak: Helene Argain (1) – Nahia […]

Egun on, Auñamendi!

Euskal Moneta elkarteko Sebas Christie izan dugu gaur saioan. Elkarteak abiatu duen ‘Bisitariak’ kanpainaren inguruan aritu zaigu solasean. Andres Bidarterekin sekundinen inguruan aritu gara. Astelehenero bezala, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 20ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]

Egun on, Auñamendi!

Zine estreinaldiak errepasatu ditugu gaurkoan prentsari begiratu bat eman ondoren. Gaur arratsaldeko zortzietan Abaurrepeako xeiak hasiko dira, eta Koldobike Balentziak zer izanen den kontatu digu. Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Amaitzeko, bihar Agoitzen izanen den I mendi lasterketaren inguruko xehetasun guztiak jaso ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Urubiak askatu dituzte lursaguen izurriari aurre egiteko

Ilundaingo Basafauna Oneratzeko Zentroko bost urubi (Strix aluco) eta arratoi-arrano bat askatu dituzte Erremendian, Hiriberrin eta Orreagan, zelaiak kaltetu dituen lursaguen izurriari aurre egiteko helburuz. Harrapari gautarra da urubia, eta karraskiak ditu elikagai. Nafarroako Gobernua, INTIA eta GANASArekin batera, arazoa konpontzeko hainbat ekintza jarri ditu martxan. Europatik zabaldu da izurria, eta adituek azaldu dutenez, arrazoiak […]

Egun on, Auñamendi!

Nafarroako historian murgildu, eta Joanes Albretekoa eta Katalina Foixekoa ezagututu ditugu gaur Koldo Viñualesi esker. Larunbatean omenaldia eginen zaie Leskarren. Hamabostero bezala, Xanti Begiristainekin izan gara. Gaurkoan, gainera, senaturako EH Bilduko hautagai dela jakin dugu. Fran Juampérez Huarterekin Bidausi mankomunitatearen azken proiektuak ezagutu ditugu, larunbatean hitzaldia eskainiko baitu Luzaiden. Azken elkarrizketa Alberto Blazkezekin izan dugu. […]

Garraldako leize batera eroritako aretxe jaioberria askatu dute

Txerbola mendiko 12 metroko sakonera duen leize batera erori zen, asteartean, Garraldako aretxe jaioberri bat. Auritzeko suhiltzaileek 14:20ean jaso zuten abisua, leizea oso estua da eta ez dira pertsonak sartzen. Horregatik zuloa handitu behar izan zuten suhiltzaileek. Handitu ondoren, leizetik eraitsi zen suhiltzaileetako bat, eta hamabi metrora zegoen aretxea askatu zuen. Bi ordu eta erdi […]

Europar Batasunak IRATIko baliabideen balorizazio eta kudeaketa bateratu jasangarria babestuko du

POCTEFA mugaz gaindiko lankidetza-programaren deialdian onartua izan den SASCIRATI2015 proiektuak 2.273.107 €-ko aurrekontua du; horietatik 1.477.520 € Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) jarriko ditu. SASCIRATI2015 lankidetza-proiektua, “bere garapenerako bere baliabideak oinarri dituen lurraldea”, mugaz gaindiko lankidetza programaren (POCTEFA) azken deialdian onuradunak suertatu diren proiektuetako bat da. Proiektuaren burua Zuberoako Sindikata Batzordea da, eta beste hiru […]

Aurizberriko gazte egunera, Ezkarotzera eta Agoitzera, jaibusean

Aurten ere Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak jaibusa antolatu du. Bilerak egin dituzte eskualdeko gazteekin, eta hiru lekuetara joanen da udan jaibusa. Aurizberriko gazteen iniziatibari esker, uztailaren 2an Aurizberriko gazte egunera autobusa izanen da. Uztailaren 16an, Ezkarotzera joango da jaibusa; azkenekoa, Agoitzera joanen da, abuztuaren 13an. Aurten aurrez erosi beharko dira tiketak, Errotaberri edota Haizea tabernetan. […]