Egun on, Auñamendi!

Igandean, apirilaren 24an, Baigorrin dugu hitzordua. Nafarroaren Eguna ospatuko du Basaizeak eta elkarteko Amaia Castorenerekin izan gara gaur. Aktualitateko gaiak ere ekarri ditugu saiora. 4/2014 sumarioan auzipetutako Gorka Mayo deitu dugu, Burlatan eta Iruñean egin dituzten atxiloketez aritu gara, baita ANan lortu duten akordioaz ere. Asteartero bezala, Quark zientzia tarteaz gozatu ondoren, Aralar irratia bisitatu […]

Egun on, Auñamendi!

Mezkiritzeko Pedro Perezekin izan gara gaur. Iñaki Castellotekin batera Mezkiritz/Ureta Memorias en blanco y negro/Oroimenak txuri beltzean liburua argitaratu baitu. Andres Bidarterekin euli, arkakuso eta zorrien inguruan aritu gara. Astelehenero bezala Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 18ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Egun on, Auñamendi!

Daniel Laskurain idazle eta artista ezagutu dugu gaur. Bere marrazki eta eskulturen erakusketa zabalduko du gaur Agoitzen, areto nagusian. Plataforma unitaria contra las minas de potasa en La Bal d’Onsella y El Perdón taldeko Marta Lopezekin izan gara ondoren, Zangotzako Muga proiektuaz hitz egiteko. Julianekin ere izan gara, eta Erronkariko ziten berri izan dugu. Errepasoa […]

Egun on, Auñamendi!

Afan elkarteko Jannette Ruiz Goikotxeta elkarrizketatu dugu lehenik, inteligentzia emozionalari buruz eta gaixoen zaintzari buruz. Auritzeko liburutegira joan gara ondoren, eta liburuaren hilabetearen inguruan antolatu dutena ezagutu dugu. Gorka Iriarte EHEko kideak Baionan Euskaraz Bizi Egunean izanen dena kontatu digu. Idoia Zabalzarekin, berriz, oikonimia eta toponimiaz aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

Egun on, Auñamendi!

Nafarroao Fibromialgia Elkarteko Jokin Espinazo presidentearekin hitz egin dugu. Atzo Auritzen izan ziren osasun etxeko langileekin fibromialgiaren inguruan solasean, oso pozik atera dira bileratik. Artzibarreko Orreagarako erromeriaren inguruan Susana Irigaraik esandakoa entzun dugu ondoren, larunbatean aurkeztuko dute eta Nagoren. Agoizko I Mendi Lasterketa ere ezagutu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda. Entzun! […]