Egun on, Auñamendi!

Gatazka mineralak zeintzuk diren ezagutu dugu gaurkoan. Egunero egunero erabiltzen ditugun sakelakoetan daude, eta mineral horien erabilera erregulatzeko eske dabil Alboan GKE Tecnologia Libre de Conflicto izeneko kanpainarekin. Elkarteko Guillermo Otanorekin hitz egin dugu. Ondoren, Andres Bidarte deitu dugu eta fotosintesiari buruz aritu gara. Amaitzeko, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Izenburua: Apirilaren 4ko saioa […]

Iratin zaintza zerbitzuak emateko bi pertsona kontratatuko ditu Aezkoako Batzarre Nagusiak

Bigarren deialdia ireki du Aezkoako Batzarre Nagusiak. Beste bi pertsona kontratatu behar ditu Iratin informazio eta zaintza zerbitzuak emateko. Eskariak aurkezteko epea apirilaren 18an amaitzen da, 13:00etan. Baldintzak eta aurkeztu beharreko instantziak Aezkoako Batzarre Nagusiko idazkaritzan eska daitezke. Denboraldi hauetan lan egiteko da: Maiatzeko zubian, 2 pertsona. Ekaineko asteburuetan, 3 pertsona. Uztailaren lehenengo hamabostaldian, 3 […]

Aezkoako ordezkariak hautatzeko sistema eztabaidagai

Batzarre Nagusiaren ordenantzen aldaketa egiteko batzar irekiak antolatu dituzte Aezkoako Batzarre Nagusiak eta Udalek, aetzen iritzia jasotzeko eta ahalik eta sistema adostuen aukeratzeko. Azken hauteskundeen ondotik, Batzarre Nagusiaren Ordenantza aldatzea proposatu da, hautatzeko prozedurari dagokionez, bailarako herritarren eta instituzioen artean lotura eta harreman handiagoak egon daitezen. Batzarre Nagusiaren ustez, gutxienez, bi puntu aldatu beharko litateke: […]

Egun on, Auñamendi!

Yesa + No, Lanak Gelditu elkarteko Iker Aramendiarekin hitz egin dugu, bihar elkarretaratzea eginen dute eta Madrilen. Estreinaldien berri ere izan dugu, eta horien artean euskarazko Iparraldeko Norman filma ezagutu dugu. Izabara bisita egin dugu, ostiralero egiten dugu gisan. Amaitzeko, Aezkoako Batzar Nagusiko Karlos Bueno eta Mikel Marrodanekin izan gara, Irati eta ordenantzen inguruan solasean. […]

Egun on, Auñamendi!

Autismoaz hitz egin dugu martxoko azkenengo saioan. Paula Rodrigez ANA elkarteko kidea izan dugu gurean. Aurizberriko Liburutegian ere izan gara, eta liburuaren hilabetean sartzera goazela kontatu digute! Kati Leatxek Karekin Kulturatik proposamen oso interesgarri bat egin digu larunbaterako. Eta, amaitzeko, Idoia Zabalza euskara teknikariarekin hizkuntz eskubideak errespetatzeko protokolo baten berri izan dugu. Izenburua: Matxoaren 31ko […]

Egun on, Auñamendi!

Yuri Garciaren liburu berria ezagutu dugu gaurkoan, ¿Realidades o fantasias sexuales?. Oskar Alegriarekin Garazi eta The Basques of Santazi filmen inguruan hitz egin dugu, bihar izanen da horiek ikusteko aukera Iruñean. Maite Errea Eugiko kontrejuko presidentearekin Eugiko arma olaren inguruan aritu gara. Izenburua: Matxoaren 30ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]

Izendatu dute Luzaideko batzar kudeatzailea

Nafarroako Gobernuak aste honetan izendatu du Luzaideko batzar kudeatzailea, maiatzeko eta abenduko hauteskundeetan hautagaitzarik izan ez ostean. Euren artean presidentea aukeratu beharko dute orain kideek. LUZAIDE BATZAR KUDEATZAILEA Elena Goñi Mendaza, Alberto Larrañeta Inda, Miguel Granada Camino, María Elena Aizpuru Zubizarreta eta Fernando Alzón Aldave.

Egun on, Auñamendi!

Juan Antonio Lezaun INTIAko teknikari izan dugu lehenengo elkarrizketatua. Lursagu izurriteari buruz aritu gara berarekin, bihar Ariben izanen delako arazoa konpontzeko neurrien inguruan solasean. Andres Bidarterekin izan gara ondoren, abereen herrentasunez eta obulu intseminazioaz aritu gara. Quark zientzia tartea zabaldu dugu ondoren; eta, amaitzeko, Aralar Irratira jo dugu. Izenburua: Matxoaren 29ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan asteazkena, eta benetan azken laneguna izan dugu. Gaur estreinatu dituzte zinema aretoetan film berriak eta horiek errepasatuz abiatu dugu saioa. Koldo Villalbarekin izan gara ondoren, eta Orbaizeta ondoan dagoen Kontrabandisten bidea ezagutu dugu. Otsanda txakur eskolan hamabostero bezala aholku oso interesgarriak eman dizkigute, eta amaitzeko, Karrape irratia bisitatu dugu. Izenburua: Matxoaren 23ko saioa Iraupena: […]