Musika elektronikoa, Manexen eskutik
Izenburua: Martxoaren 11ko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Izenburua: Martxoaren 11ko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
Agoizko postrerik bereziena eta ohikoena ezagutu dugu gaurkoan. Beti Jai tabernako eta Agoizko kostradaren kofradiako kide Fernando Perez elkarrizketatu dugu horretarako. Errezeta kontatu digu eta goxo goxoa ematen du! Ostiralero bezala, gainera, estreinaldien berri izan dugu eta Julianekin konexioa egin dugu Izabako azken berriak jasotzeko. Izenburua: Matxoaren 11ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]
Fernando Hualde izan dugu gaurko lehenengo elkarrizketatua. Recuerdos de madera mojada izeneko dokumentalaren inguruan eta almadien inguruan izan gara berarekin solasean. Ondoren, Mendixut aldizkariaren zenbaki berrian aurkitu daitezkeen edukien inguruan aritu zaigu Rita Labiano. Nafarroako erretina elkarteko Idoia Albenizek, berriz, glaukoma gaixotasunari buruz aritu da. Amaitzeko, Xanti Begiristainekin izan gara. Izenburua: Matxoaren 10eko saioa Iraupena: […]
Oroz Beteluko Udalak Zaldu jatetxea errentan hartzeko eskakizunak aurkezteko epea zabaldu du. Eskaerak aurkezteko epea 2016ko apirilaren 1ean, 12:00etan, bukatuko da. Jatetxea errentan emateko iragarkia Nafarroako Gobernuko Kontratazio Atarian argitaratu da. Eta espedientea interesatuen eskura dago Oroz Beteluko udaletxean (948 76 40 20).
Polizia indarkerian biktimek gaur goizean egin duten prentsaurreko bat izan dugu hizpide gaurko lehenengo elkarrizketan. Idoia Zabalza izan dugu gurekin, bertan izan baita. Ondoren, Lur Gil izan dugu OTANen inguruan hizketan, asteburuan 30 urte beteko direlako erreferenduma egin zela. Amaitzeko, Karrape irratia eta Otsanda txakur eskola bisitatu ditugu. Izenburua: Matxoaren 9ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]
Eskuin muturreko taldeek eta poliziek eragindako indarkeriaren biktimen legearen aurka jo zuen Madrilek, abenduan, legea Auzitegi Konstituzionarera eramatea erabakiz. Espainiako Gobernuaren ustez, «justizia paralelo moduko bat» sortzeko egin dute Nafarroako legea. Polizia indarkeriaren biktimen senideek aitzakia dela deritzote, eta hala azaldu dute gaur Katakraken egindako agerraldian. Nafarroako Gobernuari, gainera, egia, justizia eta aitortza aldarrikatzen segitzeko […]
Kalte larriak eragin ditu Mezkiritzeko etxe batean goizaldean piztutako sute batek. Herri sarreran dago etxea, eta ez da zauriturik suertatu. Tximinian sortu da sutea, eta suhiltzaileak iritsi orduko, lehenengo solairua eta teilatua ere sutan ziren. Sutea kontrolpean dute.
Emakumeen eguna izaki, hori izan da gaur izan dugun gai nagusia. Agoitzetik Maite Fernandez aritu zaigu, berdintasun zinegotzia. Zaraitzutik Xaiki emakume taldeko Ana Sagardoi eta Aezkoatik, eta baita Erroko ekitaldiekin bat eginez, Gure Aizpea emakumeen elkarteko Karmele Galarza. Entzule batek, gainera, ezpain gorrien inguruko hausnarketa ederra bidali digu. Ondoren, zientzari tartea egin diogu. Elkarrizketekin amaitzeko, […]
Hipotermiak jotako lagun bat eta erreka batean eroritako beste bat erreskatatu dituzte bart Ibañetan. Hipotermiak jotako lagunarentzat laguntza eskatzera joan zen amildu zenean, eta gaur Osasunbidean ospitaleratu dute. Goizaldean Nafarroako larrialdi zerbitzuek hori eta bere laguna erreskatatu behar izan zituzten. Brasildarrak dira, gizon bat eta emakume bat, eta Donejakue bidea egiten ari zirela Ibañeta inguruan […]
UMAFY Adinekoen Francisko Yndurain unibertsitatea ezagutu dugu gaurkoan, Salvador Gutierrez irakaslearekin. Andres Bidarterekin mamitisari buruz hitz egin dugu gaurkoan. Elkarrizketen tartearekin amaitzeko, astelehenero bezala Euskalerria irratia eta Xorroxin irratiak bilatuko ditugu. Izenburua: Matxoaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]