Egun on, Auñamendi!

Esne sektorearen egoera larria izan dugu hizpide gaurkoan ere. EHNEko iritzia jasota, gaurkoan UAGNko Felix Beriain presidentea izan dugu. Euskararen egoerari buruz ere mintzatu gara, Euskarabideko Mikel Arregi zuzendari kudeatzaile izan dugu gurean. Homeopatiari tartetxoa egin diogu, astelehenero bezala; eta Xorroxin irratia ere bisitatu dugu. Izenburua: Irailaren 7eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]

Esne sektorean krisia

Egoera zailean dira esne ekoizleak. Kuoten desagerpenarekin oso prezio baxua du esne litroak; ekoizpen kostua, berriz, betikoa da. Altuagoa. Neurriak behar direla esan digu gaur UAGN sindikatuko presidente Felix Beriainek. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Uztailean ere, egoera “latza” dela salatu zuen gurean Nafarroako EHNEko Fermin Irigarai presidente auriztarrak. […]

Egun on, Auñamendi!

Filmei, errodaiei eta zinema artetoi begiratu diegu gaurkoan. Nafarroan errodatzen ari diren eta errodatuko diren filmen inguruan hitz egin dugu Navarra Film Commissioneko Sara Sevillarekin. Ondoren, zinema aretoetan estreinatu dituzten lau filmen berri izan dugu. Isabara ere joan gara, Erronkariko berriak jasotzeko; eta gure eskualdekoak ere errepasatu ditugu. Izenburua: Irailaren 4eko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Zer esan nahi du ‘kutre’ hitzak erroibarreraz?

Erroibarko, Esteribarreko eta Artzibarreko euskalkiak gehiago ezagutu ditugu gaurkoan. Euskarabidearen web orrialdean hiztegiak online kontsultatzeko aukera jarri berri dute, eta hori aitzaki gisa hartuta, Orreaga Ibarra Murillo (Mezkiritz, Erroibar, 1960) hizkuntzalariarekin solasaldi oso atsegina izan dugu. Hark haurtzaroan entzundakoak ere kontatu dizkigu: “Me he caído, me he muturkiau y me he picado con las atxunes“. […]

Egun on, Auñamendi!

Euskararen inguruko saioa izan dugu gaurkoa. Oporraldien ondoren berriz gurean izan ditugu Auzperriko liburutegiko Mari eta Aezkoa eta Agoitzeko euskara teknikaria. Kontu ezberdinei buruz, baina biekin hitz egin dugu euskararen inguruan. Elkarrizketa luzean ez dugu gaia alde batera utzi. Mezkiritzeko Orreaga Ibarra Murillo hizkuntzalaria izan dugu gurekin Esteribarreko, Erroibarko eta Artzibarreko euskalkien inguruan solasean. Izenburua: […]

Javi-Luismi eta Iñaki-Xabi bikoteak lehiatuko dira Garaioako pala goma txapelketako finalean

Bostgarren aldiz pala goma txapelketa egin dute Garaioan. Udan egin dituzte partiduak, eta asteburu honetan finalak jokatuko dira Herri Aldea pilotalekuan. Laugarren urtez, gainera, frontenis txikiko txapelketa ere egin dute. Pala gomari dagokionez, Javi-Diego eta Alberto-Arturo bikoteen artean izango dira hirugarren eta laugarren postuak. Finalean, berriz, Javi-Luismi eta Iñaki-Xabi bikoteak lehiatuko dira. Eguna borobiltzeko, ardoaren […]

Egun on, Auñamendi!

Ehizari egin diogu so gaurkoan ere. Eskualdean enkantera atera dituzten usategi postuen inguruan mintzatu gara, eta Nafarroako Oihanzainen Elkarteko presidenteak denboraldi berrirako aholkual eman dizkigu. Zaraitzuko Batzar Nagusiko presidente Gustavo Goienak, berriz, Urruxkide egunaren inguruko xehetasunak kontatu dizkigu. Eta Aribeko festetako zinegotzi Imanol Ubauk, Aribeko bestetakoak. Izenburua: Irailaren 2eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Irailean sartu gara, eta nahiz eta eguraldi txarra izan gurean irribarre batekin ekin diogu saioari. Gaurkoan GR11 en 11 egitasmoa ezagutu dugu; mendiko lau korrikalari egiten ari diren erronka. Alesbeseraino ere joan gara, bigarren urtez euskaren eguna antolatu baitute. Gurean berriz, ehizaren inguruko berriak landu ditugu. Izenburua: Irailaren 1eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Martxan dira liburutegiak

Uda amaituta, egunerokora itzultzeko garaia iritsi zaie eskualdeko liburutegiei. Neguko ordutegiarekin hasiko dira aurki Agoizko zein Aurizberriko liburutegiak. Agoitzen, esaterako, irailaren 14ean aldatuko dute ordutegia, eta 15:00etatik 21:00etara izango dute gunea zabalik. Aurizberriko liburutegiak, berriz, oporraldi labur baten ondoren gaur ireki ditu ateak berriro. Oraingoz, udako egutegiarekin jarraituko dute, baina hilaren 14tik aurrera ere arratsaldez […]

Egun on, Auñamendi!

Abuztuko azken saioa gaurkoa; astearen lehenengoa. Gaurkoan, Walls eta District Zero dokumentalen berri izan dugu Erroko Itziar Garcia Zubirirekin. Donostiako Zinemaldian izango dira bi dokumentalak: Zorionak! Taxoareko Hitza ere ezagutu dugu, euskaraz Osasunaren informazioa eta eguneroko berriak biltzen dituen bloga. Zoriontzeko beste berri bat ere izan dugu. Euskalerria Irratiko Juan Kruz Lakasta izan dugu gurekin, […]