Egun on, Auñamendi!

Nepalen inguruan hitz egin dugu gaurkoan, lurrikarak gertatu eta bertan zegoen Batirtze Cabellorekin. Sare elkarteko Joseba Azkarraga ere izan dugu gurean. Gainera, gaur saioan ezarritako musika dena Auritz, Abaurregaina eta Orbaizetako gazteek aukeratu dute. Izenburua: Ekainaren 26ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Askapenaren aurtengo brigadak zeintzuk izango diren ezagutu dugu gaurkoan; eta Espainiako Gobernuak autokontsumoaren inguruan aurkeztu duen lege proposamenaren inguruan ere hitz egin dugu. Jaietan murgildu gara ere. Festarik festa. Abaurregainara jo dugu, baita Orbaizetara ere. Izenburua: Ekainaren 25ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Historian atzera egin dugu Angel Rekalde Nabarraldeko zuzendariarekin batera, Noingo bataila gogoratzeko. Urte hasieran izandako uholdeen kalten laguntzen inguruan ere jakin dugu; eta Kattalin Sainte-Marie soziologoaren Euskal Pirinioen azterketa ezagutu dugu. Izenburua: Ekainaren 24ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Ablazioari buruz hitz egiten du Fátima Djarrak Indomable liburuan, bihar aurkeztuko du Iruñean eta gaur gurekin izan dugu gaiaz hitz egiten. Nafarroa Oinez barruan dagoen Txikiak Handi egitasmoa ere ezagutu dugu, eta Beltzean Mintzo dokumentalera ere gerturatu gara. Izenburua: Ekainaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Egun on, Auñamendi!

Gabiltza datu basea ezagutu dugu gaurkoan, Oihana Etxebarrieta kazetariari esker. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao ere izan dugu gurean, eta Agoitzeko Izaga mankomunitateak hostalari eta zerbitzariekin landu duen programa baten berri izan dugu. Izenburua: Ekainaren 22ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]