Euskal Herritik mundu berri bat sortzen

Izenburu honekin hasi da G7aren kontrako kontragailurra Irun eta Hendaia artean. Horretaz hitz egiteko Raul Txanflos G7 Ez! plataformako kidea izan dugu. Berarekin batera G7a zer den eta zer suposatzen duen errepasatu dugu. Kontragailurran landuko diren gaiak ere ez ditugu ahaztu eta nabarmendu digunez erabat beharrezkoa da G7aren ereduari alternatibak eraikitzen jarraitzea. G7 ez plataformaren […]

Zahartze aktiboari EUTSI!

Horretara dator Eutsi kooperatiba, zahartze aktiboa sustatzera jada zahartzen dagoen Pirinioko gizarte honetan zerbitzua ematera. Horretaz solasteko Gonzalo Celay izan dugu kooperatibako kidea. Euren lana errepasatu eta etorkizunera begira jarri gara, aurki Aezkoan zerbitzua zabaltzea adostu dute eta. Ez hori bakarrik, proiektua, iazko Hasi Gazte sarietan gazte iniziatiben alorrean jaso zuen lehen saria. Klikatu hemen […]

Armak, mass media eta errepresioa

Beti bezala aktualitatea ekartzen digu eta hori da Karlos Bueno Patoren bisita jasotzearen arrazoia. Gaurkoan estatu espainolak armekiko duen jarrera salatzea, honen barnean Iratin egiten dabiltzan maniobrak barnebilduz. Mass Medien jarrera ere salatzeko parada hartu du eta bukatzeko errepresioaren inguruko bi kasu ekarri dizkigu gogora. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Orreagako gatazka gogora ekartzeko 2019ko ekimenak

Orreagako gatazkaren urtemuga ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte eta horien inguruan elekatzeko Mikel Del Rio izan dugu Orreaga 778ko kidea bera. Berak aipatu digu arlo istorikoan berebiziko garrantzia izan zuela Orreagako eta horrexegatik dela garrantzitsua urtero bergogoratu eta zabaltzea bertan gertatutakoa. Kartelak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Sumangali edo emakumezkoen esklabutza Indian

Abuztuaren 1ean hasi eta 15a bitarte Orbaitzetako udaletxean erakusketa bat dugu, “Sumangali” izenburua duena, emakumezkoek Indiako ehungintzan jasaten duten esklabutza azalerazten duena. Hortaz solasteko Idoia Ortabe izan dugu Bake eta Elkartasun fundazioko kidea bera, zeinak azaldu digun zergatik antolatu duten erakusketa hau. Ordutegia: 10,30 h. a 14 h. / 17 h. a 20 h. Kartela: […]