Zaraitzuera eta euskararen historia aztertzen Iñaki Caminorekin

Federico Garralda gogoratu eta omenduko dute larunbatean Otxagabian. Zaraitzun euskarak izan duen presentzia, euskal literatura Nafarroan eta Zaraitzuko etxe izenak jorratuko dira bertzeak bertze. Irati irratian Iñaki Camino hizkuntzalariarengana jo dugu, eta zaraitzuera euskararen historian kokatu digu, eta inguruko ibarretako hizkerarekin dituen antzekotasunak eta ezberdintasunak aletu ditugu irratian. Iñaki Camino Irati irratian

Aritz Ganboa artzaina Sakanatik Piriniora korrika gazta batekin

Urriaren 26an aterako da korrika Arruatzutik, bere herritik. 170 km eginen ditu eskualdez eskualde, mendirik mendi. Urriaren 27 goizean Erroibarretik, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkarin zehar Izabara heltzea du helburu. Irati irratian mintzatu gara Ariz Ganboa artzain eta korrikalariarekin.

Joan Tornés Kataluniarako bidean elkartasunez

Abaurrepeako bizilaguna da Joan Tornes katalana. Eta Kataluniara bidean harrapatu du Irati irratiak. Errepide bazterretik gaurko sententzia izan du hizpide eta Katalunian emango den erantzuna aurreratu du. Datozen egunetan ere zuzenean arituko da Irati irratian. Joan Tornes Irati irratian sententziari buruz.

Rufino Iribarren Arrese Munduko mus txapelketa jokatzen Baionan

Rufino Iribarren Arrese 1961eko udan joan zen Abaurrepeatik Ameriketara, bere anaien bidea hartuta. Ia 60 urte eman ditu Kanadan eta Mexikon eta oraindik Toronton bizi da. Aezkoara heldu berri bere istorioa kontatu digu, zinez interesgarria eta atsegin handiz entzun ditugu Lopeandia etxeko semearen kontuak. Duela bi urte mundu osoko euskal etxeek jokatzen duten Mus txapelketa […]

Bakartxo Ruiz (EH Bildu) Pirinioko ponentziari buruz Irati irratian

Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria izan dugu gaur Irati irratian. Pirinioko ponentzia berreskuratzea lortu du EH Bilduko Nafarroako parlamentuan eta hemendik aurrerako urratsei buruz aritu da gurean. Horrez gain euskararen gaineko sententziak, Skolae edota Altsasuko gazteen auziaz ere aritu da Bakartxo Egunon Auñamendi! saioan. Azkenik urriaren 12an Bagoaz! lemapean Iruñean eginen den manifestazioa eta ekitaldi […]

Aurizberriko liburutegia eta Abaurregainako Hilarrien museo saritua

Bi emakume ekintzaileren lekukotasunak bildu ditugu gaurko Egunon Auñamendi! irrati emankizunean. Aurizberriko liburuzain Marimarrek herriaren 750. urteurrena izan du hizpide bere tartean. Eta hamabostean behin gure artean egongo da aurrerantzean. Abaurregainako Naiarak laister jasoko du ingurugiro saria Madrilen, eta Hilarrien museoari buruz mintzatu zaigu Irati irratian. Bi elkarrizketak eskaintzen dizkizuegu. Aurizberri herriak 750 urte eta […]

Nafarroako artisten lanak ikusgai Agoitzen

Arte garaikide erakusketa paratu dute Agoitzko kultur etxean Uholdeak – mahaian izenburupean. Huarte arte zentroko Oskia Abarzuza izan da gurekin Irati irratian. Amaia Molinet, Maia Villot, Fermín Jiménez Landa, Greta Alfaro, Leire Urbeltz eta Fermín Díez de Ulzurrun artisten lanei buruz mintzatu zaigu arte ekoizpenaren arduraduna. Oskia Abarzuza Irati irratian.