Euskeraren erabilera eta Manex eta txerrikumeak

Gaurko saioan, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioa izan dugu. Oraingo honetan euren familian gertatzen den egoera baten inguruko hausnarketa plazaratu du, euskeraren erabileraren ingurukoa. Hau amaituta Manex gaztetxoaren 35. istorioa kontatu digu, txerrikume batzuekin izandako hartu-emanaren inguruan darabilena. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Irati Orreaga Click: Gure lurra objetiboaren beste aldean

Gaurko saioan Irati Orreaga turismo elkarteko kide batekin izan gara Irati Orreaga Click argazki lehiaketaz solasteko. Kide hori Patri Carballo dugu Erteikoa landetxekoa . Berarekin lehiaketa honen helburuak eta oinarriak errepasatu ditugu. Parte hartzeko partekatu sare sozialetan zonaldeko argazki bat #iratiorreagaclick traolarekin. Kartela: Oinarriak: https://turismoselvadeirati.com/concurso-de-fotografia/ Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Alaiki, Pirinioko txokoak musikaz janzteko prest

Gaurkoan fanfarre berri bat sortu dela eta joan gara gure hurrengo gonbidatuarekin egotera. Fanfarre hori Alaiki fanfarrea dugu eta gure gonbidatua bertako kidea den Unai Irigarai . Berarekin batera errepasatu dugu fanfarrearen sorrera eta baita udako programazioa ere. Bukatzeko behar dituzten edozein plazetan jotzeko gogoz daudela aldarrikatu du Unaik. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Nskak Blues Rock Festibalaren 3. edizioa igandean

Gaurkoan Urzainki aldera jo dugu. Han Eneko Manute-rekin hitzartu gara Nskak Blues Rock festibalaren inguruan solasteko. Iazko edizioak oso zapore ona utzi zuela argudiatu digu eta horrexegatik aurtengo edizioan ikusle kopurrua artatzeko toki gehiago aurreikusi dute betiere emakumezkoen presentzia taula gainean bermatuz. Aurten gainera, kontzertuaren aurkezpena Naizen elkarteak eginen du omenaldia lez. Klikatu hemen elkarrizketa […]

Ingurutxoa eta kontzertua

Gaurkoan, Mari Mar Agos  izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Saio honetan, liburutegiaren obrekin hasi gara. Ondoren gai hau alde batera utzita Auzperri sortu izanaren 750 urteurrenaren harira asteburu honetan dauden bi ekimenen inguruan solastu gara: Ostiraleko Ingurutxo tailerra eta Txirula eta piano kontzertua. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Zuek G7 gailurra, guk 7 gailur ELEA bultzatzeko: Euskara Lurra Eta Askatasuna

Hori da Irabiako lagunek euren buruei ezarritako erronka. Ostegunean hasi eta igandera bitarte Miarritzeko G7 bilkuraren kontrako mendi martxa antolatu dute. Gaur horretaz solasteko Gorka Torre izan dugu zeina ederki asko azaldu digun zertan datzan euren plana. Egunez egun: Agorrilaren 1ean, ostegunez Abiatzea Abodi eski zentrotik (1 Olloki lepoa). Lehen gailurra: Abodi. Taplako pasabidea (2). […]