Enbidoka dator EH-ko mus txapelketa

Ostiral honetan hasiko da gure zonaldean Euskal Herriko Mus Txapelketa. Horretaz solasteko Mitxel Irigarai izan dugu, bere laguntzaz errepasatu dugu nondik datorren txapelketa hau. Martxoa bitarte luzatuko da txapelketa eta sari bikainak lor daitezkeela argudiatu digu. Animatu zaitezte! Informazio gehio: Euskal Herriko Mus Txapelketa Kartela Zonaldeko deialdiekin: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Erraietatik ateratzen den oihua

Bi aste pasa dira, Irrintzia irizpide izandako Erraiak dokumentalaren estreinalditik. Dokumentalaz solasteko Ekain Martinez de Lizarduy izan dugu, dokumentalaren zuzendari eta gidoigilea. Berak lagunduta lanaren prozesu osoa errepasatu dugu, jakinda gure zonaldeko Karmele eta Koldobike agertzen direla bertan. Berak aipatu digun moduan estreinaldia bikain joan zen, oso nabarmena izan zela jendea hunkiturik irten zela filma […]

Aezkera bilgioa Hiriberrin

Datorren igandean izanen da, arratsaldeko 17:00etan. Hortaz elekatzeko Bittor Aroskoa izan dugu. Berarekin Zerika taldearen helburuak eta bilgioaren nondik norakoak errepasatu ditugu. Beraien ekimenak diruz hornitzeko kamisetak eta Xamarrem Etxera Bidean liburua eros dezakegu, kamisetak elekatumokartean@yahoo.es helbidean eskatuz eta liburua Aribeko gasolindegian zein Garraldako ostatuan erosiz. Kamisetak 13€ prezioa dute eta liburuak 14€ Kartela Kamiseta […]

Injustizia eta dispertsioa

Gaurkoan, gazteleraz egitea tokatzen zitzaigun, baina bi ahobizi garenez eta Euskaraldiari fideltasuna zor genionez euskaraz egin dugu kolaborazioa. Gaur Karlos Buenok, Patok Iñigo Cabacas eta Naparra auzietaz solastu da, injustizia oro har salatzeko. Ondoren berri on moduan Sara Fernandez eta Karmele Solagurenen aitortzak ekarri ditu uhin gainera. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Nagoren izanen da neguko merkatua

Gaurkoan, Aintzioara jo dugu Pirinioan Lan eta Biziko kidea den Ainara Ekisoainekin egotera. Abenduaren 8 eta 9an merkatuaren inguruko programazioa antolatu dutela argudiatu digu, baita egun hoietan topatuko duguna ere. 8an uraren erabilera eta eragina aztertuko duen mahaingurua prestatu egin dute hainbat hizlari gonbidatuta, 9an berriz urtero egiten den neguko merkatua izanen da Nagoreko frontoian. […]