Manex eta sugegorria

Gaurko saioan, Manexen berri izan dugu berriro Xanti Begiristain Madotzen eskutik. Halere istoriarekin hasi baino lehen, bergogoratu digu zonaldeko ekimenetan oztopo arkitektonikoak oraindik darraitela. Hau alde batera utzita, Manexen abentura berria kontatu digu sugegorri bat barnean gordetzen duen istorioa gainera, zer gertatuko zitzaion? Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Mezkiritzeko Herriko Txokoren mende erdia

Hori da, mende erdia beteko du Mezkiritzeko Herriko Txoko elkarteak. Hori ospatzeko, bihar egun osoko egitaraua prestatu dute bertakoek. Historiaz eta biharko egunaz solasteko bertako bi kiderekin izan gara Xabi eta Alvarorekin alegia. Alvaro Herriko Txoko elkartearen sustatzaileetako bat dugu eta bererakin mende erdi honek emandakoa errepasatu dugu. Xabirekin aldiz ospakizun haundian izanen ditugun ekimenak […]

Liburuaren eguna eta lehiaketak

Gaurko saioan, Mari Mar Agos  izan dugu berriz ere. Saio honetan, Liburuaren eguna dela eta antolatu dituen ekimenen inguruan aritu zaigu. Orri markatzaile tailerra ta lehiaketa aurrera doa aste honetan. Ostiralean aldiz Dixit jolasarekin izanen dira arratsaldea gozatzen. Bukatzeko bakoitzaren liburu gustokoenaren inguruko lehiaketa azaldu digu ere. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Arruazutik Izabara egiteke dauden bideak

Gure hurrengo elkarrizketatua, ogibidez artzaina dugu. Bere denbora librean gustoko du mendian korrika egitea. Ama Izabakoa bere aita aldiz Arruazukoa. Honela otu zitzaion Arruazu eta Izaba etapa bakar batean lotzeko erronka. Erronka hori aurrera eramango duena Aritz Ganboa dugu, zeina erronka pertsonaletik erronka kolektibo bat egitera animatu da. Erronka beraren garapena eta baita nekazaritza eta […]

Euskararen alde Klika egiteko garaia heldu da

Korrikaren 21. edizioa izanen dugu aurten. Edizio honetan Pirinioko eskualdean 150 kilometro izango ditugu euskararen aldeko lasterketa honetan. Hau dena koordinatzen dabiltzan Aek-ko Ana Kolomo izan dugu, jakiteko zer nolako egitaraua datorkigun hemendik aurrera. Noski, baita ere Goardia Zibilak jarritako isunen inguruan galdetu diogu eta oso zorrotz omen dabiltzala erantzun digu. Bukatzeko Korrikan parte-hartzeko gonbidapena […]