Bertsolari, bertsolaritzari eginiko begirada

Hori da gure hurrengo gonbidatuak egin zuena.Gaur, saioan, Asier Altunarekin izan gara bere ibilbidea errepasatzen lehendabizi eta igandean, Mezkiritzeko elkartean eskainiko den Bertsolari dokumentalaz aritu gara. Bere lan kuttunenetakotzat dauka lana, nahiz eta ezkeroztik bertso-enpatxoa duela aitortu digun. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Musika eskolan ikasitakoari jarraipena

Hori da finean Ozenki Txistulari taldeak egiten duena, Tolosako udal musika eskolan ikasitakoa praktikan jarri emanaldien bitartez, hala adierazi digu Jon Garmendiak berarekin egin dugun elkarrizketan. 25 eta 30 urte tartean darama taldeak Euskal Herriko hainbat txoko alaitzen eta asteburu honetan Auritzen izanen ditugu. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Biktima ororen aitortza eta erreparaziorako mekanismoak helburu

Gaur Foro Sozialeko kidea den, Teresa Todarekin izan gara. Berarekin Foro Sozialaren ibilbideaz eta asteburu honetako jardunaldien inguruan hitz egiten aritu gara. Biktima ororen aitortza aintzat hartuta hausnarketa saioak eginen dituzte ostiral eta larunbatean Iruñean eta Bilbon. Jardunaldien kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Edadetuen nazioarteko eguna eta bakardadea

Saio honetan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan Urriak 1a Edadetuen nazioarteko eguna zela aprobetxatuz haien inguruan aritu gara, batez ere, hainbat adineko gizon emakumeak pairatzen duten bakardadeaz. Bakardade sentsazio hori saiheste bidean hainbat gomendio eman dizkigu Jose Ignaciok. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Agoitzen eraso sexisten kontra tinko

Gaur tinkotasun hori isladatu nahi dute Agoitzeko Talde Feministako kideek, horretaz hitz egiteko, Lore Beroizekin izan gara. Berarekin batera Agoitzen jaietan emandako eraso sexista ikertu dugu. Aitortu digu ere aurrerapausuak egon arren hainbat arlotan lan asko dagoela egiteke. Sentsibilidade handiagoa dagoen une honetan kontzientziazio gehio beharrezkoa dela ere onartu digu. Mobilizazioko kartela: Klikatu hemen elkarrizketa […]

Mugak apurtzen dituen besta lehertzear

Hori da ondoriozta dezakeguna. Asteburu honetan Sorogaingo bestak antolatu ditu Mugak Apurtu asanbladak eta horretaz aritzeko bertako kidea den Aitor Zazperekin izan gara. Jende berriaren bultzadak aurrera egin ahal izatea ahalbideratu du eta oraindik ere laguntzaileen beharra dutela adierazi digu gonbidatuak. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Liburu aurkezpena, neguko ordutegia eta oporrak

Gaurko saioan, gure kolaboratzailea den Mari Mar Agos izan dugu. Gaur aurreko astean izandako liburuaren aurkezpenaz aritu gara. Gero komentatu edo hobe esanda bergogoratu digu neguko ordutegia hasia dela. Urrian Sahararen inguruko ekimena izanen dela aurreratu digu eta baita aipatu ere Urriko bi astetan oporretan izanen dela. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Laurentxi 2018-2019 ikasturteko ikastaroak

Hori da gure hurrengo gonbidatuak gaur aurkeztu diguna. Laurentxi elkarteko kidea den Leire Remiro izan dugu ikastaroen inguruan solasteko. Hainbat nobedade dakarzkigu aurtengo eskaintzak eta berak aipatu digunez iaz 180 lagun izan ziren ikastaro ezberdinetan ikasten eta harremantzen. Informazio gehio: Laurentxi elkartearen bloga Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]