592 metroz goiti Zinemaldian

Hori da gure hurrengo gonbidatuak Donostiko zinemaldian aurkeztuko duen dokumentalaren izena. Horretaz hitz egiteko Maddi Barber izan dugu dokumentalaren inguruan solasten. Aitortu digu mezu finkorik ez duela dokumentalak, soilik Itoiz urtegia eta gero, Artzibarren darabilten bizimodura eginiko begirada berezitua eman nahi zion lanarekin. Ikuspegi zinez berezia da hainbat festibaletan ikusi ahalko dena eta berak aipatu […]

Iraultza txikien asanblada

Zubietan, asteburu honetan ekintzez beteriko ekimena dugu Iraultza Txikien Asanblada eta horretaz elekatzeko ekimena antolatzen dabilen Irantzu Jauregi izan dugu. Ostiral honetan hasi eta norbanakoen konplizitateetatik lor daitekeena irudikatu, hausnartu eta alternatibak praktikan jarriko dituzte 3 eguneko programa oparoarekin. Irantzuk argudiatu digunez ez da gazteei zuzendutako ekimena, baizik eta herri mugimendutan ibilitako edota interesaturik dagoen […]

Aezkoa-Amerika XIX. mendean

41. Aezkoako egunaren baitan aurkeztuko digu bere tesia Aezkoako emigrazioa XIX. mendean goiburupean eta horregatik izan dugu gaurkoan Amaia Iraizoz . Garrantzi handiko giza mugimendua izan zen mende hartan berak aipatu digunez (Garraldan eta Garaioan batez ere) eta kuriosoena edo zirragarritzat duen datu bat ikustea garai hartan nola 12 urteko neskatxak hartzen zuten Ameriketarako bidea. […]

Zaraitzu eta almadiak

Binomio honetan sakontzeko proiektua aurrera atera dute Ezkarotzeko Bilguak, Otsagiko Natur Interpretazio zentruak,Gentiana Servicios Ambientales del Pirineo enpresarekin batera. Enpresa horretakoa dugu Silvia Erlantz eta saioan Zaraitzun Almadiaren garrantziaz jabetuaraziko duen proiektuaz aritu zaigu. Datorren Urriaren 12an aurkezpen ofiziala izanen da Larrazkeneko festan. Egitaraua: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

XLI. Aezkoako Eguna

41. edizioa dugu eta lanean dabiltza antolatzaileak. Gaurkoan Aezkoako Egunaren inguruan solasteko Joxe Etxegoien Xamar izan dugu gurean. Berarekin batera egitaraua errepasatu dugu eta baita ere azaldu gurean indianoek eduki duten garrantzia. Aezkoako egunaren biziraupen ekomomikorako berak aipatu bezala oso garrantzitsua da bazkarira apuntatzea beraz animo! Egitaraua: Aezkoako Gazte gaua: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Erremendia Pirinioko berpizle

Hori adierazi du gure hurrengo gonbidatuak. INTIAko garapen teknikaria da Paola Eginoa eta gaurkoan Erremendiako finkaren inguruko proiektua aurkeztu digu. Nafar Piriniotako gizarte eta ekonomi bultzatzaile izan nahi duen proiektua da honakoa. Baita ere aipatu digu proiektua Nafar Gobernuko webgunean ikusgai izanen dela bertan dauden ideiak norbaiti interesgarriak iruditu ezkero edozein tokitan abian jartzeko. Klikatu […]