Nagoren izanen da neguko merkatua

Gaurkoan, Aintzioara jo dugu Pirinioan Lan eta Biziko kidea den Ainara Ekisoainekin egotera. Abenduaren 8 eta 9an merkatuaren inguruko programazioa antolatu dutela argudiatu digu, baita egun hoietan topatuko duguna ere. 8an uraren erabilera eta eragina aztertuko duen mahaingurua prestatu egin dute hainbat hizlari gonbidatuta, 9an berriz urtero egiten den neguko merkatua izanen da Nagoreko frontoian. […]

Gripea, hozteria eta pertsonen zainketa

Gaurko saioan, hozteriaz eta gripeaz hasi zaigu Jose Ignacio Ubauk. Bi gaixotasun hauen arteko ezberdintasunak eta tratatzeko gomendioak luzatu dizkigu. Ondoren zainketa lanak egiten dituzten pertsonengan jarri du fokoa, beren lana goraipatuz eta pertsona hoiek ere zaintzea zein garrantzitsua den azpimarratuz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Mikel Zabalza gogoratu dute ehunka lagunek, Orbaizetako Olan

33 urte dira orbaiztarra torturapean hil zutela Intxaurrondoko kuartelean. Zigorgabetasuna salatu dute bereziki oroimen ekitaldian. Mikel Zabalza orbaiztarra gogoratu dute 33. urtez, bere jaiotetxearen atarian, Orbaizetako Olan. Ehunka lagun batu dira egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez errepikatzeko bermea aldarrikatzeko. “Mikel Zabalzarena ez da kasu isolatua, gehiago dira isilpean egiarik, justiziarik eta erreparaziorik gabekoak” adierazi […]

Injustizia eta genero indarkeria

Gaur, saioan , Laurentxi elkarteko kidea den Leire Remirorekin izan gara sexu indarkeriaren aurkako egunaren harira. Berarekin errepasatu ditugu Laurentxi elkarteak Zilbetin antolatutako hitzorduak eta mezu argiadutela ere azaldu digu, alde batetik sexu indarkeriarenganako kontrakotasuna azaldu eta bestetik benetazko berdintasun batera pausuak eman behar direla aldarrikatu. Kartelak Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Mikel Zabalza gogoan, inpunitateari so

Gaurko saioan Lohizune Amatriarekin izan gara Mikel Zabalzaren kasua errepasatzen. Bera komentatu digu, garrantzitsua dela jakin eta jakinaraztea zer gertatu zen. Asteburu honetan horretarako hainbat jarduera prestatu dira, baita ikusarazteko tortura kasuetan jardun ziren pertsonen inpunitatea azaldu eta salatzeko. Bukatzeko animatu gaitu bere horretan jarraitzera Mikel eta Mikelena bezalako kasuak bergogoratuz salatzen jarraitzeko egia, justizia […]

Sexu indarkeriaren aurkako eguna

Gaurkoan, Mari Mar Agos izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurko egunean ostiral honetan izanen den hitzaldiaz aritu zaigu. Ostiral honetan Camino Oscoz eta frankismo garaian errepresaliatutako emakumeen inguruan arituko dira Joseba Eceolazarekin, Sexu indarkeriaren aurkako eguna igandean dela probestuta. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Koloneko minbizia aurretiaz antzemateko programa

Gaurko saioan, Maria Angeles Munarriz Koloneko Minbizia aurretiaz antzemateko programaren azalpena ekarri digu. Berarekin batera arrazoiak eta ohiko galderak ere errepasatu ditugu. Berak azaldu digunez, minbizi mota hau goiz antzeman ezkero %90ak lortzen dute gaixotasuna gailentzea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]