Landarterendako azken ukituak

Panoramak 18 ekimena prestatzen ari da buru-belarri, halere tartetxoa hartu du gurekin solasteko. Gaurko saioan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan Landarteren nondik norakoak azaldu dizkigu eta baita larunbaterako hainbat jarraibide ere. Kartela ibilbidearekin: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Lehen sorospenak ezinbestekoak dira bizitzak salbatzeko

Hori aipatu digu Auritzeko Osasun zentroan erizaina den Idoia Elizondok. Ostiralean Garaioan, Garaioa Udan programaren baitan, lehen sorospenen inguruko hitzaldia emanen du eta gaurkoan horri buruz aritu gara. Lehen sorospen on bat eginez gero kinka larrian dagoen pertsona baten bizitza salba dezakegu eta honezkero gomendagarria da nozio batzuk edukitzea, Idoiaren esanetan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Erasoa, dispertsioa eta hondartzetako ekimena

Guzti honetaz solasteko Etxerateko bozeramaile den Urtzi Errazkin izan dugu. Azken gertakariak errepasatu ditugu berarekin bai Algecirasko autobusak jasandako erasoa eta baita Kepa Arronategi presoaren senideek jasandako istripu arina. Bi gertakari hauek Urtziren esanetan dispertsio politika ankerraren erakusleiho dira eta behingoz indargabetuta egon beharko litzateke dispertsio politika. Honi erantzuna emateko mobilizatzea beharrezkoa denez, asteburu honetan […]

Parrandazale izatea ohitura bilakatu zenekoa

Halaxe da, ostiral honetan hasten direlakoz Orotz Beteluko jaiak eta lehen egunean parrandan mantentzen diren horien ohiturak programazioan sartu dituzte aurten. Holaxe esan digu gaurko saioan Jon Bizkai Orotz Beteluko bizilaguna, Sanferminetan urrezko katxia ematen bada, hemen dianak eta hamaiketakoa, gau osoa dantzan aritzen diren nekaezin hoien omenez. Adin guztietarako programazioa dute, beraz ez dago […]

Bere buruari erronka

Hori da finean gure hurrengo gonbidatuak astebururako antolatu duena. Erronka horretaz solasteko Xabier Zarranz izan dugu, Ostiral gaueko 00:00etatik hasi eta larunbateko 12ak arte Arangoiti 5 bider igotzea pentsatu duen kirolaria. Silbela deritzon eremutik hasi eta 12 orduz jardungo da 100km eta 5000m-ko desnibel positiboa duen apustua egiten. Berarekin pestakuntzaz ere aritu gara eta aitortu […]

Joxe Ulibarrena, jenio naparra

Hala ondoriozta dezakegu bere bizitzan murgiltzen goazen heinean. Joxe Ulibarrenaz mintzatzeko “Esculpiendo la historia. Joxe Ulibarrena” dokumentalaren egilea den Angel Sanchez izan dugu gonbidatu gisa. Berarekin batera Joxeren bizitza eta izaera errepasatu dugu eta argi geratu zaigu pena merezi izango duela dokumentala ikustera gerturatzea. Proiekzioa ostiral honetan Abuztuak 3, arratsaldeko 19:00tan Auritzeko Kultur Exean. Klikatu […]

Auritz kulturaz blaitzen

Hala gertatzen ari da Garaitzeko Asik aurrera eramaten ari duen Gure Sustraiak II ekimenarekin. Ekimenaz solasteko Mikel Gaztelu izan dugu gonbidatu gisa, berak maisuki adierazi digu zer topatuko dugu bertan. Gaur Nafar Pirinioko Artzaintzaren Etnografia analizatuko dute eta igandean egun osoko egitaraua duen Artzain Eguna izanen da. Kartelak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Jaien egutegia Mezkiritzera garamagu

Halaxe da, Ostiral honetan hasi eta astelehenean amaituko zaizkigu Mezkiritzeko jaiak. Horregatik, gaurko saioan Teresa Etxarri izan dugu bere hitzetatik Mezkiritzeko jaietan izanen dena errepasatzen. Adin guztietarako programa dugu, aurten hainbat nobedadeekin. Argi utzi digu ere Pirinioko emakumeek plazaratutako eraso sexisten inguruko iniziatibarekin eta Bidaudi mankomunitateak aurrera eramandako festa jasangarrien iniziatibarkein bat egiten dutela. Argazkia […]