Inolako tokia ez duten biktimei haien lekua eman nahi izan diet
Hori gaineratu digu gure hurrengo gonbidatuak. Joseba Zabalza argazkilaria eta “Gogoan hartzeko izenak” liburuaren egilea dugu. Larunbat honetan Mikel Zabalzaren omenaldiaren baitako programazioan bere lana aurkeztuko digu. Lan handia suposatu diola onartu digu eta zama emozional handikoa izan dela ere bai, baina berak argi zeukan bere aletxoa non jarri. Liburuaren aurkezpena larunbat honetan eginen du […]