Marihuana landatzeagatik ikertua

Pasa den Urriak 3an Goardia Zibilak Hiriberri aldean arakatze bat egin zuen Marihuana ote zutelakoan. Arakatzean 18 landare topatu zituzten eta eremuko jabea inputatu zuten osasunaren aurkako delituagatik. Landareak tomate eta arto-landareen artean topatu zituzten. Azkenik Goardia Zibilak landareak atxiki eta suntsitzera eraman zituen.

Etxeko ospitalizazioa heldu da

Nafarroako Ospitaleguneak Etxeko Ospitalizazio zerbitzua Iruñeko Osasun Eremu osora hedatuko du hil honetan. Beraz, laguntza-eredu hau eremuko 480.000 biztanlek jasoko dute hemendik aurrera. Zerbitzua indartzeko 7 mediku eta 16 erizain kontratatu dituzte. beraz, 945.000 euro gehiago gastua egongo da langileei dagokienez, 2015ean laguntza-modalitate honetan zeuden langileen gastuaren aldean. Bestalde, 10 ibilgailu ere erosi dira, renting […]

Agoitzen lasterka errefuxiatuen alde

Pasa den igandean 200 bat lagunek batu ziren Agoitzeko II. Mendi lasterketan. 100 izan ziren ibilbide motzean aritutakoak eta beste 100 ibilbide luzean. Goraipatzea lasterketa aurrera ateratzeko lan egin zuten 100 bolondresen lana. Sailkapena: LUZEA 1.Xabi Macias 2. Iñaki Mihura 3. Victor Amatriain Emakumezkoak 1. Izaskun Sanz 2. Nerea Amilibia 3. Irene Guembe MOTZA 1. […]

Suhiltzaileek txakur bat erreskatatu dute Abaurregainan

Larunbatean gertatu zen ezbeharra, non txakur bat 22 metrotako osin batetik erori zela. Auritzeko Suhiltzaile etxetik gerturatu ziren 10:30 jaso zutenean txakurraren jabearen deia. Erreskatea burutzeko arnes bat eratu behar izan zuten txakurra lotzeko eta erreskatea modu eraginkorrean burutzeko. Ordubete pasa ostean lortu zuten erreskatea lortzea eta honezkero animalia onik zegoela nabarmena izan zen behin […]

Jatorri anitzetako kantaldia

Halakoxea da larunbat honetan izanen den kantaldia Auritzeko Kultur etxean. Gaurkoan Xabier Itzaina izan dugu kantaldiaz jarduteko. Euskarazko kantuak kantatuko dituzten arren toki anitzetako doinuak erabiliko dituzte. Berak aipatu bezala momentu goxo batez disfrutatzeko aukera izanen dugu. Hitzordua larunbata 7, 19:00etan Auritzeko Kultur etxean Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Lasterka Agoitzen errefuxiatuen egoerari so

Helburu horrekin antolatu dute aurtengo Agoitzeko Mendi-Lasterketa. Gaurko saioan Oier Goñi Agoizko Mendi-Lasterketaren antolatzaileetako batekin izan gara horretaz mintzatzen. Aste osoko egitaraua antolatu dute HELP/NA bolondres taldea lagunduta. Aurtengo edizioko irabaziak talde honek egiten duen lanera joanen dira Oierrek adierazi digunez. Info gehiago: Agoizko Mendi Lasterketa Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Mugen apurketa ospatzeko jaia

Halakoxea da larunbat honetan izanen den ospakizuna Soroginen. Gaurko saioan Aitor Zazpe Mugak Apurtu asanbladako kidea eduki dugu Sorogaingo jaien inguruan hitzegiten. Mugako bi alderdietako gazteak aritu dira buru-belarri lanean jai hauek aurrera ateratzeko. Ekimen bereziena Aitorrentzat Pilota-Soro erakustaldia izanen dela esan digu ,espreski berreskuratu duten kirola delako. Programa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Badatoz San Miguelak Agoitzera

Hala da asteburu honetan ditugu ospakizunak. Gaurko saioan Carlos Villanueva Txakoli Agoitzeko Kultur zinegotzia izan dugu jaietaz hitzegiten. Azaldu digu zer topatuko dugun bertan eta nola ez sekulako giroa egonen dela ziurtatu ere. Ahaztu zaio baina gero aipatu dugu Agramondarren eta Beaumondarren arteko ituna antzeztuko dela dantzen bitartez larunbatean 13:00etan. Baita ere komentatu digu hainbat […]