Etxeko ospitalizazioa heldu da

Nafarroako Ospitaleguneak Etxeko Ospitalizazio zerbitzua Iruñeko Osasun Eremu osora hedatuko du hil honetan. Beraz, laguntza-eredu hau eremuko 480.000 biztanlek jasoko dute hemendik aurrera. Zerbitzua indartzeko 7 mediku eta 16 erizain kontratatu dituzte. beraz, 945.000 euro gehiago gastua egongo da langileei dagokienez, 2015ean laguntza-modalitate honetan zeuden langileen gastuaren aldean. Bestalde, 10 ibilgailu ere erosi dira, renting gisa, lekualdaketarako, eta horrek, 42.000 euroko urteko inbertsioa ekarri du.

Zerbitzuaren azken handitzea Nafarroako ekialdean eginda. Hor, etxeko ospitaleratze talde berri bat abian jarri berri da, zortzi plazarekin, eta Zangozako, Agoitzeko, Auritzeko, Zaraitzu eta Izabako oinarrizko osasun-eremuetako 20.000 biztanleei laguntzeko.

Iruzkindu