Kamioi bat jausi da Aribe eta Orbara artean

Gaur goizean hormigoi-makina zeraman kamioi bat 10 metrotako amildegi batetik behera jausi da Orbara eta Aribe lotzen duen errepidean. Lekukoek diotenez beste kamioi batekin topo eta maniobra egiten zegoela jausi da. Suhiltzaileak, foruzaingoa eta Osasunbideako langileak gerturatu dira kamioi gidaria hartatzeko. Zaurituta egonik Nafarroako Ospitalera eraman dute gerturatutako helikopteroarekin.

Asteburuan Urruxkide Eguna

Gaurkoan Xabier Diaz eduki dugu,Zaraitzuko bailararen Urruxkide egunaren antolatzaileetako bat. Berak aipatu bezala asteburu honetan izanen da eta gauza aunitz izanen dira. Ostirala memoria historikoari tartea irekiko diote Joseba Eceolaza eta Edurne Beaumont-en laguntzaz. Larunbatean aldiz Gorza eta Igarin izanen dira ospakizun nagusiak. Baita ere ederki azaldu digu nondik datorren Urruxkide Eguna hitza, oso interesgarria […]

Birding-a eta ekoturismoa

Gaurko saioan Miren Arrigain eduki dugu, Bizibiziki enpresako kidea zein Ornitolan enpresarekin Lindus 2 proiektua kudeatzeaz arduratzen den. Mirenek aipatu digun moduan turismoa modu jasangarrian aurrera eraman eta hemengo biztanleriaren laguntzaz hauspotu nahi dute, horretarako diagnostikora gonbidatu gaitu. Diagnostiko bilera, larunbata irailak 2 arratsaldeko 17:00 Auritzeko kultur etxean Gonbidapena: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Erleak eta gizakia

Gaurko saioan Eduardo Perez de Obanos albaitari eta erlezaina eduki dugu, ostiralean emanen duen hitzaldiaz hitzegiten. Baita ere probestu dugu erleen garrantziaz jabetzeko. Eduardok aipatu digu erleek zeharkako polinizazioaren erantzule direla eta galduko bagenitu asko galduko genukeela gizakiok ere. Hitzaldia Ostirala Irailak 1 arratsaldeko 19:00etan Auritzeko Kultur etxean Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Aribeko feria, ekoizleekin zuzeneko tratua

Gaur Karlos Bueno eduki dugu, Aribeko feriaz arduratzen den pertsonetako bat. Karlosek ederki azaldu digu nondik datrren feria hau eta baita zer nolako garrantzia edo potentziala duen, kontsumitzaileek ekoizleekin zuzeneko hartu emana izan dezaketelako. Aurten ere olio kata eta artile transformazioa bizi ahalko dugula ere adierazi digu. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Dantzaren bitartez oroitzapenen inguruan

Gaur Iker Tubia eduki dugu, Oberena Dantza taldeko kidea eta Oroitzapen Hutsak ikuskizunaren zuzendaria. Hasieran Oberena dantza taldearen historian murgildu gara berarekin. Ondoren azaldu digu maisuki gainera zer nolako ikuskizuna topatuko dugun bihar. Gogoratu bihar osteguna 24, arratsaldeko 21:00etan Agoitzeko Kultur Etxean Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Uharte Arakilgo 50. Artzai Eguna

Gaurko saioan Txomin Uharte eduki dugu, Aralar Mendi elkarteko lehendakaria. Artzai eguneko ospakizunaz aritu gara eta baita ere egun honen historia errepasatu dugu bere laguntzarekin. Bertako produktu zein animaliak goraipatzeko eta bultzatzeko eguna da Artzai Eguna gonbidatuak aipatu digunez.Txominek aitortu digu bizitzeko eguna dela hau, zeinetan nekazari zein abeltzainen esperientziak lehen pertsonan ezagutu ditzazkegun. Triptikoa: […]