Pirinioetako ponentzia, presoak eta Katalunia

Gaurkoan Karlos Buenok Patok Pirinioetako mahaia eta ponentziak ekarri diguna aztertu digu, baita azpimarratu ere lan egin nahi duen edonork baduela zentzu honetan bere tokia. Gero Ibon Iparragirreren kasua ekarri du gogora zer nolako baldintzatan dagoen ikusita.Bukatzeko Kataluniara begira jarri gaitu eta baita hango egoeraren analisia egin ere. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Gizarteari galdegin behar zaio zer garraio mota nahi duen

Hau aipatu digu gure hurrengo gonbidatuak .Julio Villanueva AHTaren aurkako aktibista bera eta tren sozial baten aldeko pertsona. Juliok ederki azaldu digu zer nolako desoreka sortuko litzateke AHTarekin. Baita ere azaldu dizkigu holako eraikuntza batek izaten dituen ondorio ekologiko zein sozialak. Bide batez gonbidatu gaitu bide horretan mobilizatzera. Deialdia: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Emakumearen ahalduntzea lortu behar da

Hau aipatu digu gure hurrengo gonbidatuak .Anabel Santos Pedagoga eta Feminista izan dugu gurean, Berdintasunaren Nafar institututik lan bat bidali diotelako, Emakumearen parte-hartze sozial eta politikoa bermatuko duen estrategia bat garatzea eta honetarako hainbat tailer diseinatu ditu, besteak beste gaur eta etzi Otsagiko eskolan izanen dena arratsaldeko 16:30tatik 19:30tara. Jatorri eta toki ezberdinetako emakumeen iritzia […]

Liburu aurkezpena eta errefuxiatuen inguruko erakusketa

Gaurko saioan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Hasieran Arkaitz Leon-en “Un giro en el camino” liburuaren aurkezpenaz aritu gara, ostiral honetan arratsaldeko 19:00etan izanen dela. Ondoren aipatu digu ere Azaroa osoa eta baliteke Abenduan ere errefuxiatu lagun batek eginiko lanen erakusketa izanen dela eta bertan diru-kutxa bat izanen dela jendea ekarpena egin dezan. Klikatu […]

Nafar Erdi-Aroko noblezia

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako historian murgildu gara eta bertan ikertu duguna da Erdi Aroan Nafarroan zegoen gizarte antolakuntza eta zehazki oraingoan noblezian zentratu gara. Bertan ikusi ditugu Infanzoiak, Petxeroak,… dena ondo jakin nahi baduzu hartu tarte bat eta entzun elkarrizketa. Klikatu hemen elkarrizketa […]

Laguntza emateko prest

Hala topatu dugu gure hurrengo gonbidatua,Edurne Elso Cederna-Garalurreko kidea bera.Kontatu digu zertan datza diru-laguntzen eskaera berriak egiteko programa.Adierazi digu gainera bere tokiko lankideak proiektu bat garatu nahi duten pertsonak laguntzeko prest daudela diru laguntza hoiek eskuratzeko. Aurreko proiektuetan izan dira ere lagundu diren hainbat proiektu eta honezkero oso balorazio positiboa egiten dute ekimenaz. Informazio gehiagorako: […]

Jarrai dezagun zubiak eraikitzen

Ideia horrekin datorkigu Errigora. Gaurkoan Izaskun Zabaltza AEK-ko kidea izan dugu kanpainaren nondik norakoak azaltzen. Iazko kurtsoan geroz eta handiagoa izan zen ekarpena eta hori sendotu nahi dute, baita ere bertako produktoreen lana balioan jarri noski. Saskiak eskatzeko Errigora-Zubigintza edo Garraldako Etxabarrengoan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Errefuxiatuen harreran gizartea ezinbestekoa da

Hala adierazi digu gure hurrengo gonbidatuak.Iosune Anocibar Gurutze Gorriakeko kidea da eta Errefuxiatuen harrera programaz arduratzen da.Denbora dexente darama programa hau funtzionatzen eta 18 hilabeteko programa bat da. Maisuki kontatu digu zein izaten da normalean pertsona hauen beharrak eta nola asetzen saiatzen diren. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Nafar artisten lanak erakusgai

Lan hori burutu nahi du 948 merkatuak.Carmen Oroz antolatzailearekin aritu gara eta hala adierazi digu Nafar kulturaren erakusleiho izan nahi duen merkatua jarri dute abian. Gainera Aezkoatarron lana eskertze aldera azaroaren 15ean dauden ekitaldietarako busa jarriko digute eta baita gonbidapenak eman. Autobusa 15:30tan abiatu eta 20:30tan eginen du itzulera. Busean apuntatzeko bidali whatsapp Irati irratira […]

Katalunia,Nafarroa eta Presoak

Hiru asteko etenaldia eta gero indarberrituta itzuli da Pato.Gaurko saioan Karlos Bueno Pato Kataluniako egoerari so egon da. Ondoren gertuagoak diren beste bi egoera landu ditugu, Nafarroako egoera PP eta UPNren eraginez eta baita presoen inguruko egoera ere, aintzat hartuta Ibon Iparragirre eta Mikel Otegi bezalako kasuak. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]