Langabeziak behera egin du azken hilabetean

Nafarroako langabezia 1.620 pertsonatan jaitsi da hilabete batean, % -4,2, eta 4.402 pertsonatan urtebetean, % -10,7 beraz. Horren arabera, “langabeziak behera egiteko joera nabarmenago finkatu da”. Horrela adierazi zuen Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, ostiralean, Behatokiak CIVICANen antolatutako jardunaldian. Enplegu-agentzien arabera, hileko datuak kontuan hartzen baditugu, aurreko hilaren aldean jaitsiera gertatu da agentzia guztietan. Hauek […]

Eliza, Trump, hipermerkatuen diktadura eta Heroina

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan hasi dugu elizaren baitako kontu ilunak azaltzen. Ondoren Trumpen Parisko akordiotik ateratzeko erabakia izan dugu hizketagai. Lotuta jasangarritasunarekin ere haragian dagoen hipermerkatuen diktaduraz aritu zaigu eta bukatzeko 80. hamarkada ekarri dugu gogora heroina dela eta. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Euskara zabaldu zuen emakumea

Gaurkoan Maider Oleaga zine zuzendaria izan dugu gurean. Azaldu digu zer nolako proiektua den IRA 26-2 dokumentala eta baita ere azaldu digu nor izan zen Elbira Zipitria. Proiektua aurrera ateratzeko finantziazio kanpaina abiatu dute Verkami plataforman eta gaineratu digu grabazioa iada hasia dutela. Verkamiko linka: Verkami- IRA 26-2 Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Pirinioko mahaiaren lehen batzarra

Pasa den asteburuan, ostiralean zehazki, Pirinioko Mahaiaren lehen batzar orokorra egin zen. Bertan 50 bat lagunen aurrean denbora luzean lanen jardun den Pirinioko mahaia aurkeztu zen. Bilkura bi zatitan banatu egin zen, lehenik aurkezpena eta mahaiaren egitura azaldu zuten, zeinetan aipatu ziguten momentuz hautetsiez osatutako mahaia dela baina irekia dagoela Pirinioaren alde lan egin nahi […]

Turismoko plan estrategikoaz mintzo

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, Nafar Gobernuak duela hilabete batzuk ateratako plan estrategikoa izan dugu hizpide. Angel Marik ederki asko azaldu digu zertan datza eta zergatik datorren plan hau. Baita ere aitortu digu bere eraketan parte-hartu duela eta sektorean dabilen jendearekin kontatu dela ere asko gustatu zaiola Planaren inguruko informazio […]

Ariako Xeiak datoz

Hala adierazi digu oso harro gainera Jon Retegik. Beraren laguntzaz errepasatu dugu aurkeztu duten programazioa, adin guztietako jendeari zuzendua baina aitortu digu arratsalde-gau giroa nagusitzen dela, Arian gautxoriak ugariak omen dira eta. Hona hemen programa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Konpetentzia penitentziarioa har lezake Nafar Gobernuak

Hala esan digu Libertad Frances-ek Salhaketa Nafarroako kidea. Salhaketak aurkeztutako informearen inguruan egon gara hizketan eta aitortu digu eskumen hoiek Nafar Gobernuan baleude preso dauden pertsonak hobekuntza nabariak izan zezaketela. Aipatu digu gaur eta bihar Sarerekin batera jardunaldiak antolatu dituztela “Zigorra bere jatorri lekuan betetzea?” non egungo egoeraz hausnartzeaz aparte, proposamenak egingo dituzten. Salhaketaren informea: […]

Pilotan harrobia badugu

Hala esan digu Aitor Zazpe-k berari eginiko elkarrizketan, Auñamendi Pilota Txapelketako antolatzaileetako bat bait da. Aipatu digu 91 Pilotari izan direla osotara eta maila ona ematen ari dutela. Baita ere nabarmendu dugu emakumeen lekua txapelketa honetan. Aitortu digu ere hainbertze pilotariekin zaila izaten dela koordinatzea baina lortu dutela egitea. Asteburu honetan finala! Hemen ordutegia: Klikatu […]