Astakeria bere baitan darrai

Hala adierazi digu Jaione Karrerak Altsasuko auziaz galdegin diogunean.Ondoren Jaionek azaldu digu ere aurreko astean Europar Parlamentuari egindako bisita Altsasuko gazteen hainbat senideekin eta sentsazio onarekin geratu zirela adierazi digu ere. Bestalde fiskalaren eskariaren harira, ofizialki ez dutela ezer aipatu digu eta ikusita eskakizunak zeintzuk diren astakeri neurrigabekotzat bezala baloratu digu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Nafar Gobernuak Europar Funtsen gida azkarra aurkeztu du

Europar Parlamentuan Nafar Gobernuak duen delegatua,Mikel Irujo alegia, astelehen honetan aurkeztu zuen Ariben enpresa txiki eta ertainendako Europar Funtsen gida azkarra. Bertan aipatzen dira Estrategia 2020 programaren nondik norakoak azaldu zituen eta zer egin behar den bertako diru-laguntza eta garantiak jasotzeko. Estrategia honem helburua hazkundea bultzatzea da eta hortarako behar diren neurriak aurreikusten ditu.

John Law lehen partea

Gaurko saioan Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan XVIII. mendean egondako pertsonai baten ibilerak ekarri dizkigu: John Law. Jaiotzez eskoziarra baina arrazoi pertsonal bat dela medio Holanda eta ondoren Frantziara ihes egin zuena. Mascak ederki asko azaldu digu nola bereak eta bi egin zituen Johnek bere patrikak aberastasunez […]

Herri Sanferminak badatoz

Gaurkoan Gorka Izko-rekin aritu gara, Gora Iruñeako kidearekin, zein muntai lanak alde batera utzi eta gure deia jaso duen. Gorkak ederki asko adierazi dizkigu zeintzuk diren aurtengo nobedadeak eta horietatik nagusiena Okojoko Herrikadak izanen dira, zeinetan hainbat taldek modu parte hartzailean olinpiada batzuetan parte hartuko duten. Bestetik ere ondo pasatzeari garrantzia emanen zaio eta baita […]

Eliza eta inmatrikulazioak

Gaurko saioan Andres Valentin-ekin aritu gara, Nafarroako Ondarearen Defentsa plataforma eta Estatuko Ondarearen Defentsarako Recuperando koordinadorako kidea, Nafarroako plataformaz eta eliza katolikoak urteetan eginiko inmatrikulazioen inguruan. Andresek maisuki azaldu digu zertan datza plataformaren helburuak eta lanak eta aitortu digu ere beraien lana ez doala fedearen kontra inolaz ere. Bestetik inmatrikulazioen inguruan positiboki baloratu digu Muskilda […]

Jaia sortzen eta mugak apurtzen

Gaur Aitor Zazpe-k hala esan digu. Sorogaingo festen prestakuntzan mendiko bi aldeetako pertsonak elkartzen direla eta hartu eman berezi honetatik irailaren bukaeran Sorogaingo bestak izanen direla ere onartu digu. Gonbitea luzatu digu hurrengo hitzordura ere gerturatzeko, edozein ekarpen ongi etorria izanen bait da. Hitzordua: Asteazkena Uztailak 5, arratsaldeko 18.00etan Sorogaingo aterpetxean Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Migrazio politikak salatzeko goaz Melillara

Gaur Bea Beorlegi-ek hala esan digu. Bea Mugak Zabalduz Karabanako kidea dugu eta berak azaldu digu zer nolako helburuak egozten dizkioten aurtengo karabanari. Beak ere ibilbidea eta laguntza emateko aukerak zein diren ere azaldu dizkigu. Baita ere animatu gaitu errefuxiatuen aldeko lana tokian toki egitera hori baita gertuen egin dezakegun ahalegina. Informazio gehiago: Mugak Zabalduz […]

Gentrifikazioa

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, Gentrifikazioaren inguruan elekatu gara. Angel Marik ederki azaldu digu zer den eta berebiziko garrantzia duela holako fenomenoa kontrolatzea bestela gure herriak suntsitu ditzazke eta. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu!

Kontzientziazioa da arazoa

Gaur Alfonso Juarez-ek hala esan digu. Alfonso KEA MTB txirrindula zaleen taldekoa dugu eta bertako kide batek aurreko asteburuan Erron txintxetak jarri zituztela argudiatuta salaketa publikoa egin zuten. Hori probestuta hainbat gai jorratu ditugu, batez ere txirrindularien egoera ateratzen direnean izan dugu eztabaidagai eta berak azaldu digu denak kontzientziatuta egonda eta errespetuz jokatuz ekidin litezkeela […]