Landa turismoko kongresua errepasatzen

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, Landa Turismo kongresuaren balorazioa eskaini digu. Ederki azaldu digu nola izan zen kongresua eta zer egin beharko genuke gure eskualde honetan turismoa erakartzeko. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu!

Badator Uztaberria

izaskun Zabalza-rekin hizketan egon gara. Izaskunek Errigoraren kanpaina berriaren inguruko informazioa ekarri digu. Bertan azaldu digu zer nolako nobedadeak dauden eta nola egin dezakegu eskaria burutzeko Hauxe da Garraldako AEK bidalitako gutuna: “Kaixo Errigora lagunak, Hemen da uzta berria! Martxoaren 1etik 14ra egin zure oliba-olio bijina edo kontserben(pikillo piperrak, zainzuriak, orburuak, barazki-menestra, potxak, tomate frijitua […]

Mendi bizikletak Kintoan

Pasa den astean Nafar Gobernuak onartu zituen Mendi bizikletaz ibiltzeko gune birtual baten baitan aurkeztutako 20 bideetatik 9, eta honezkero Kinto aldean markatutako bideen ingurugiro ustiapena ere onartu zuen. Proiektua Eremua Bike elkarteak aurkeztu zuen, eta osotara ia 500km-tako bideak aurkeztu zituzten Anue,Alduide, Esteribar, Baztan, Lantz eta Erroibar hartzen zituenak. Honezkero BTT zentrua onespena du […]

Aimar garaile Lakuntzan

Lakuntzako Kultur Etxean jokatu zen 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena, 200 bertsozale baino gehiagoren aurrean. Han aritu ziren kantuan Egoitz Gorosterrazu, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi eta Iker Gorosterrazu. Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxeko ikasleen agurrak eman zioten hasiera saioari. Ainhoa Aranburu aritu zen gai-jartzaile lanetan. Saio puntugarriaren ostean, Aimar Karrikak eskuratu […]

Korrika aurkeztu da

Pasa den larunbatean Auritzeko kultur etxea jendez bete zen Korrikaren aurkezenaz gozatzeko. Giroa ezinhobea izan zen eta honezkero Korrikara bitarte baditugu hainbat ekimen egitekoak, beraz animatu eta parte hartu, bat egin dezagun Korrikarekin, Euskararekin,Gurekin! Hurrengo deialdiak: Aurkezpenean botatako bertsoa: Bertso korrika Arropa desfilea: Desfilea

Lehiaketa berria liburutegian

Gaur Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu nahiz eta bera oporretan egon,hori meritua.Gaurkoan azaldu digu maiteminduen egunaren baitan liburutegian sortutako lehiaketa bat, liburuen arteko erlazioak bilatzea alegia. Erlazioak bilatzekotan, pertsonalki, telefonoz edota emailez helarazi ditzazkegula komentatu digu Mari Marrek. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Bertsotan aparta

Aimar Karrika ,Nafarroako Bertsolari txapelketan estreinatuko da asteburu honetan.Berak azaldu digu nola daraman denbora hau eta ze aurreikuspen dituen txapelketarako. Aitortu digu atsegin handiz jantziko lukeela txapela baina bera bertsotan disfrutatzea da nahiago duena. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen] Ta bertso eder bat ere kantatu digu,hemen duzue: Klikatu hemen […]