Nafar Gobernuak ultraeskuindar eta poliziaren biolentziak eragindako biktimak omendu ditu
Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak erakundeen eta, beraz, Nafarroako gizarte osoaren elkartasuna eta gertutasuna adierazi zien eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen arrazoi politikoko ekintzen biktima izan direnei, larunbat eguerdian Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko klaustroan egin zen ekitaldian; 350 lagunetik gora egon zen ekitaldi horretan. Ekitaldia abestu eta dantzatutako aurresku batekin hasi zen, Etxarri Arantzko […]